From Wikipedia, the free encyclopedia
Gloria Marie Steinem (Toledo, Ohio, AEB, 1934ko martxoaren 25a -) estatubatuar idazle eta aktibista politikoa da.
Gloria Steinem | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gloria Marie Steinem |
Jaiotza | Toledo, 1934ko martxoaren 25a (90 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | David Bale (2000 - 2003) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Smith College Artean graduatu Waite High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, erreportaria, aktibista, saiakeragilea, editorea, hizlaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, aktorea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta militante politikoa |
Enplegatzailea(k) | Chayanne |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea National Women's Political Caucus (en) Democratic Socialists of America (en) |
Mugimendua | feminismoa |
gloriasteinem.com | |
| |
Smith Collegen eta Delhi eta Kalkultako unibertsitateetan, Indian, egin zituen ikasketak. Kazetari gisa lan egitea erabaki zuen, eta 1960an lanpostua lortu zuen New Yorkeko Help! aldizkari politiko satirikoan. 1963an Ni Playboy aldizkariko untxietako bat izan nintzen artikulua argitaratu zuen, Manhattaneko Playboy Cluben isilpean egin zuen lanean oinarrituta. Arrakasta handia izan zuen, eta harrezkero bere artikuluak modako aldizkarietan argitaratzen hasi ziren: Vogue, Glamour, Cosmopolitan.
1964-1965 urteetan telebistarako gidoiak idatzi zituen ospe handiko programa baterako. 1968an politikari buruz idazten hasi zen berriro, eta astean behin zutabe bat idatzi zuen New York aldizkarian. Handik gutxira bat egin zuen feminismoarekin, eta mugimendu horretako pertsona nagusietako bat bihurtu zen. 1971n, Betty Friedan, Bella Abzug eta Shirley Chisholmekin batera, National Women's Political Caucus sortu zuen. Urte horretan bertan, Pat Carbineren laguntzarekin, lehen aldizkari feministaren argitalpena bultzatu zuen: Ms (mister eta miss edo missis kortesiazko formulak batzeko proposamena). Handik aurrera emakume gazteen eredu bihurtu zen, emakumeak askatasuna lortzen duenean gizona ere gizaki oso bihurtuko delakoan.
Lanik aipagarrienak: Ekintza eskandaluzkoak eta eguneroko mutirikeriak (1983), saiakera eta artikulu bilduma; Marilyn (1986), zinema-antzezle ezagunaren biografia; Barne-iraultza (1991), feminismoaren barruan bizitako sentimenduen azterketa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gloria Steinem |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.