From Wikipedia, the free encyclopedia
Betty Friedan (Peoria, Illinois, 1921eko otsailaren 4a - Washington, 2006ko otsailaren 4a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
Betty Friedan | |
---|---|
(1960) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Peoria, 1921eko otsailaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Georgetown Retirement Home (en) |
Heriotza | Washington, 2006ko otsailaren 4a (85 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Smith College Esalen Institute (en) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Peoria High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, soziologoa eta psikologoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea |
Mugimendua | Abortatzeko eskubidea feminismoa |
Massachusettseko Smith Collegen egin zituen ikasketak. Estatu Batuetako emakumeen eskubide zibilen aldeko National Organization for Women erakundearen sortzaileetakoa izan zen (1966), eta haren zuzendari izan zen 1970. urtera arte. National Women's Political Caucus antolatzen parte hartu zuen (1970), eta antolaketa-lanak egin zituen, orobat, 1973. urteko International Feminist Congress biltzarrean. First Women's Bank emakumeen bankua sortzen lagundu zuen 1973an. 1963an The Feminine Mystique (Mistika femeninoa) liburua eman zuen argitara, eta feminismoaren aitzindari bihurtu zen obra harekin; gogor kritikatu zuen emakumeak amatasunaren eta etxeko lanen bidez bakarrik iristen direla betetasunera eta zorionera dioen ideia; aitzitik, Friedanek dioenez, emakumeek bestelako zereginen bidez lor dezakete zoriona. 1976an It Changed My Life (Nire bizitza aldatu zen) argitaratu zuen, propagandista politiko gisa jardun zuen garaiko esperientziak jasotzen dituen liburua. Hurrengo lan aipagarria 1981ean plazaratu zuen, The Second Stage (Bigarren aldia) izenburupean; Friedanek feminismoaren bilakaera aztertu zuen, eta bere ikuspegia azaldu zuen liburu horretan, eta jarrera moderatuagoa eta kritikoagoa agertu zuen bere pentsamendu erradikalaren aurrean. Politikan egindako ibilbideaz gainera, irakasle eta hizlari gisa lan egin zuen unibertsitatean. Azken urteetako lanetan aipagarria da The Fountain of Age (1993, Adinaren iturria); obra horretan heldutasun-aroko bizitasuna nabarmentzen du Friedanek, eta zahartzaroari aurre egiteko proposamen berrizaleak azaltzen ditu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Betty Friedan |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.