Gironda (estuarioa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gironda[1] Frantziako hego-mendebaldean dagoen estuario bat da. Bere urek Akitania (Gironda eta Blayais eskualdeak eskuin ibarrean eta Médoc eskualdea ezker ibarrean) eta Poitou-Charentes (Itsas Charente, Haute-Saintonge eta Royannais eskualdean eskuin ibarrean) banatzen ditu.
Gironda (estuarioa) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Estuario |
Luzera | 75 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°35′23″N 1°02′57″W |
Honen parte da | Ozeano Atlantikoa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Gironda |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Ur-emaria | 1.000 m³/s |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (Royan Le Verdon-sur-Mer) |
75 kilometro luze dituen estuario honetan, Bordele hiritik estuarioan beherantz joanda, Garona eta Dordoina ibaiek euren urak itsasora isurtzen dituzte. Era berean estuario honek Gironda departamentuari izen ematen dio.
Migrazio-ibilbide bat (mokozabal holandarrarena)
Mokozabal zuria negua Doñanako erretserba naturalean ematen du, eta uda Herbeheretan. Amsterdametik Doñanara joateko egin behar dituen 2.100 kilometro egiteko (gutxi-gora behera) hamabi egun beharko ditu. Egunero sei bat orduz egiten du hegan, batez beste 50 km/h-ko abiaduran, guztira 300km egin ditzake egun bakar batean. Egun guzti horietan jan eta atseden hartu ahal izateko toki egokiak bilatu beharko ditu bidean. Kasu gehienetan Amsterdametik Doñanarainoko bidea egiteko, hauek izaten dira bidaiako 12 pausalekuak:[2][3]
Amsterdam - Sommeko badia - Senaren badia - Morbihango golkoa - Olonneko padurak - Girondako estuarioa - Arcachongo badia - Txingudi (Urdaibai, Mendixur edo Salburua ere izan daitezke) - Santoñako badia - La Navako aintzira - Villafáfilako Gatzaga - Peña del Aguilako aintzira - Doñana
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.