From Wikipedia, the free encyclopedia
Giovanni Battista Langetti, baita ere Giambattista Langetti (Genova, 1635 – Venezia, 1676ko urriaren 22) barroko berantiarraren margolari italiarra izan zen. Genovan, Erroman eta, batez ere, Venezian lan egin zuen. Biolentzia haien margoen ezaugarria da.[1][2]
Giovanni Battista Langetti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Genova, 1625 |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, 1676ko urriaren 22a (50/51 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Veneziera |
Irakaslea(k) | Pietro da Cortona Giovanni Francesco Cassana (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Venezia |
Mugimendua | Tenebrismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Genovan jaioa han Gioacchino Assereto artistarekin ikasi zuen. Ondoren, Erroman, Pietro da Cortonarekin. 1650. hamarkadan Napolitik pasa omen zen; han José de Ribera, Francesco Fracanzano eta Luca Giordanoren obra ezagutuko zuen. Riberaren eragina zenbait lanetan nabaria da, esaterako San Jeronimoren bisioa (Clevelandeko Arte-museoa). 1656an izurritea Napolin jo zuen eta Langetti, ziur aski Luca Giordanoren aholkua jarraituz, Venezian babestu zen. Venezian Genovako Giovanni Francesco Cassana, bigarren mailako margolariarekin, haren ikasketak burutu zituen.
Bi hamarkadetan Venezian Langettik margolan asko egin zituen. Haren estiloa Caravaggioren tenebrismotik gertu zegoen. Lan ilunak eta biolentoak ziren. 120 daude katalogatuta baina gehiago ari dira aurkitzen. Venezian Johann Karl Loth eta Antonio Zanchi margolarien eragina ezagutu zuen.[3]
Bere lan gehienak gorputz erdiko irudiak dira, gehienak biluztuak. Bezeroak Veneto eta Lombardiako aberatsak zire. Hauek dira margolan ezagun batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.