From Wikipedia, the free encyclopedia
Giltza zabalgarria edo giltza ingelesa[1] azkoin eta torlojuak laxatu edo estutzeko erabiltzen den lanabes edo tresna da. Giltza zabalgarriaren irekiera doigarria da (buru mugikor bat du), honek neurri ezberdinetako torlojuentzat egoki bilakatzen du, ezaugarri honek gainontzeko giltzetatik ezberdintzen du, azken horiek neurri finkoa baitute.
Giltza zabalgarri edo "giltza ingeles" mota ugari daude, falkadun giltzetatik hasita (hauen burua mailu baten bidez doitzen da), hari bidez doitzen diren giltza modernoetaraino daudelarik.
Inork ez daki zehazki tresna hau nork asmatu zuen, baina lehenengo giltza doigarriak Edwin Beard Budding (1795-1846) ingelesak garatu zituen; torlojuaren falka doigarrirako akoplamendua Enköping hiriko errementaria zen Johan Petter Johansson suediarrari egotzi izan zaio, honek bere asmakuntza 1892an patentatu zuen. Sarritan bere lanbidean jardunean ari zela giltza finko, astun eta handi ugari bereganatzeko beharrean aurkitzen zen. Honela doigarria izango zen giltza baten beharra gaur egun munduan erabilienetakoa den tresnan zehaztu zen.
Suediar giltza ere deitu ohi da, edota Bahco soilik, hau baitzen Johanssonek sortutako lantegiaren izena, gaur egun Europako garrantzitsuenetakoa dena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.