Getariako itsas-gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Getariako itsas-gudua 1638ko abuztuaren 22an Bizkaiko golkoan gertaturiko itsas-gudua izan zen, Franko-espainiar Gerran eta Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean.
Getariako itsas-gudua | |||
---|---|---|---|
Hogeita Hamar Urteko Gerra Franko-espainiar Gerra | |||
Andries van Eertvelten margolana | |||
Data | 1638ko abuztuaren 22a | ||
Lekua | Getariako kostaldea, Bizkaiko golkoa | ||
Koordenatuak | 43°18′N 2°12′W | ||
Emaitza | Frantziarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
1638ko ekainean frantziar armadak Bidasoa zeharkatu zuen Hondarribia setiatzeko. Armadak 27-44 itsasontzi inguruen laguntza zuen, Henri de Sourdisen zuzendaritzapean zeudela.
De Hoces almiranteak frantziar ontziteria erasotzeko agindua hartu zuen baina 12 galeoi besterik ez zituen. Abuztuaren 17an espainiar itsas-armada Getariako portutik atera eta kostaldetik hurbil kokatu zen. Horrela, frantziar itsasontzi handien hurbilketa ekidin eta itsasertzetik laguntza zuen. Orduan, De Sourdisek espainiarrak bonbardatzea eta bruloteak bidaltzea erabaki zuen.
Horretarako ipar haizearen laguntza behar zuen, abuztuaren 22an gertatu zena. Frantziarren plana primeran irten zen. De Hocesek ez zen bruloteen zain frantziarrek horrelakorik erabiltzen ez zutelako. De Sourdisek gainera bruloteak maskaratu eta itsasontzi arruntak ziruditen.
De Hocesek, etsiak jota eta frantses itsas eskuadrak posizioa hartuko zuelakoan, portuan ainguraturik zeuden espainiar itsas armadako itsasontzien biltegiak zartaraztea agindu zuen. Eztanda izugarria izan zen, eta Getariaren zati handi bat birrindu zuen.
Espainiar itsas armada osoa, Santiago izan ezik, sutan errea izan zen. 1.000 marinel baino ez ziren kostaldera ailegatu, tartean Lope de Hoces bera. Chevalier Paulek lan handia egin zuen guduan.
Hildakoak orotara milaka izan ziren. Pentsa daiteke haietako asko getariarrak zirela, De Hocesek agindutako eztandaren ondorioz hilak. Frantses itsas armadan, hamarka hildako batzuk zenbatu ziren.
Richelieu kardinalak eraikitako frantziar itsas-armada berriaren lehenengo garaipen inportantea izan zen eta hau oso pozik zegoen emaitzarekin. Frantziarrek Bizkaiko golkoaren behin-behineko kontrola lortu zuten.
Itsason izandakoa garaipenak ez zuen balio izan Hondarribia bereganatzeko eta, hiru aste beranduago, frantziarrak menderatuak izan ziren.
Abraham Duquesne frantziar almiranteak guduan zegoen eta 1676an taktika bera erabili zuen Palermoko itsas-guduan.
Frantzia
|
Espainia
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.