Hondarribiko setioa (1638)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hondarribiko setioa (1638)map
Remove ads

Hondarribiko setioa 1638ko udan gertaturiko gudu garrantzitsu bat izan zen, Franko-espainiar Gerran eta Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean.

Datu azkarrak Data, Lekua ...
Remove ads

1638ko uztailaren 1ean, Hondarribiarrak erabat ustekabean harrapatuta, Condé printzearen esanetara zeuden 18.000 soldaduk Irun, Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaia hartu eta Hondarribia inguratu zuten.

Une horretan gazteluko soldadu eta herritarrak aintzat hartuta 700 gizaseme besterik ez ziren armadunak, 18.000ko gudarosteari aurre egiteko kopuru txikiegia, antza. Ondoko udalerrietako 77 armadun hurbildu zituen Probintziak, eta, egun batzuk beranduago, marea goian zela baliatuta, beste 320 iritsi ziren. Guztira, 1.100 ziren udalerria defendatzen, kopuruz askoz handiagoa eta artilleria sendoa zuen gudarosteari aurre egiten.[3]

Henrike II.a Borboi-Condékoa eta Henri de Sourdisek zuzenduriko frantziar armadak 27.000 soldadu eta zenbait itsasontzi zituen.

Setioa itxi aurretik emakume ausart talde batek ezkutuan mendian dagoen Guadalupeko santutegira iristea lortu zuen, Ama Birjinaren irudia hartu eta herribilduko Parrokiara ekarriz. Irudiaren aurrean herritarrek botoa egin zuten, guda irabaziz gero egun hori jai egingo zutela hitzemanez.

Uztailaren amaieran, setioak ia hilabete bete zuenean, eurek defendatzera joango zen gudaroste sendoa biltzen ari zela aditzera ematen zuen Gaztelako almirantearen gutuna irakurri zitzaien setiatuei. Herribildutik ahalik eta azkarren etortzeko erantzun zitzaion, bolbora, munizio eta elikagaietan eskas baitzeuden eta ez baitzekiten zenbat iraun ahal izango zuten. Filipe IV.a erregearen gutuna ere iritsi zitzaien, euren adoreaz harro zegoela adieraziz, eta, euren oroimena betikotu eta jasandako kalte guztiak konponduko zituela aginduz.

Asteak igaro baziren ere, laguntza ez zen oraindik iritsi. Abuztuaren 15ean, setioak 46 egun bete zituen. Ama Birjinaren Jasokunde eguna izanik, herritarrak elizan bildu ziren euren zaindariari egindako erreguak indartuz. Egoerak aldatzeko itxurarik ez zuenez, egun batzuk igarota irudia prozesioan atera zuten, herriaren hondamena ikusi eta euretaz erruki zedin.

Abuztuaren 31n frantsesek erasoari ekin zioten, esku-eskailerak erabiliz, eta defendatzaileek bike gori-goria jaurtiz eragoztea lortu zuten. Irailean, ordea, egoera jasanezina egin zen. Harresiak txikituta zeuden, etsaiek erretena hartu zuten, eta defendatzaileak geroz eta gutxiago izateaz gain, berun-eskasiagatik babesteko zailtasunak zituzten.

Frantsesek errenditzeko eskaintza egin zieten. Ontzat ematen zutenen ahotsa isilarazi zuen alkateak honela: “el primero que averigüe que anda hablando de entregarnos, yo mismo lo he de coser a puñaladas”, esan zien. Erantzun ofiziala herribilduko gobernadoreak berak eman zuen, erasotzen jarrai zezaten esanez, eta atzerritarren laguntzarik behar izan gabe Hondarribiak babeserako nahikoa bazuela aditzera emanez.

Hala, erasoei ekin zitzaien berriro. Harresietako pitzadurak estaltzeko behar beste lagun ez zegoenez, mutiko talde batek eskopeta eta mosketeak hartu eta gotorlekuko horma bat babesteari ekin zioten, bertan zeuden hilotzen edota harrien gainean jarrita.

Azkenean ere, irailaren 7an, setioaren 69. egunean, laguntza-gudarostea iritsi zen Gaztelako almirantearen agindupean. Frantsesek euren posizioak utzi eta ihesari ekin zioten. Euretako asko tirokatuta edo itota hil ziren.

Hurrengo egunean erabat hondatuta zegoen herribildua bisitatu zuen almiranteak. Guztira 16.000 kanoi-bala erori ziren bertan. Kalterik gabeko etxerik ez zegoen, eta horietako asko erorita zeuden. Gaixo eta zaurituak bazter eta sotoetan etzanda zeuden. Tragediaren benetako larritasuna islatzen zuten euren aurpegi zargalduek.

1.100 armadunetatik 400 besterik ez zeuden ordurako. Setioaren amaieran munizioaren eskasiak larritasun-egoera areagotu zuen: herribilduan zegoen burdin eta berun guztia ahituta, etxeetako eztainua erabili behar izan zen eta zilarra ere jaurti zen armetatik.

Guda igaro eta urte betera, askatu izanaren urteurrenean, hiribilduak egindako botoa gogorarazi zuen alkateak eta herritar guztiak prozesioan igo ziren Guadalupeko santutegira. 1639ko irailaren 8a zen, eta ordutik gaur egunera arte Alarde ospatu da, oso data zehatzetan salbu.

Henri de Sourdis artzapezpikuak Bernard de La Valette Épernongo dukeari bota zion porrotaren errua, harresietako pitzadurak txikiegiak zirelako ez erasotzea aholkatu baitzuen.

Egindako defentsagatik, Hondarribiak, "Hondarribiko Hiri Oso Prestu, Oso Leial eta Oso Adoretsu" titulua jaso zuen.

Remove ads

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads