Zeltiberiar Gerrak K.a. III. eta K.a. II. mendeen artean Erromatar Errepublika eta Ebro haraneko erdialdean eta Iberiar goi-lautadako iparraldean bizi zen zeltiberiar herrien arteko zenbait gatazka izan ziren.[3] Liskarrek luzaroan iraun zuten, tartean zenbait su-eten, itun, setio eta gudu izanda.
Zeltiberiar Gerrak | |||
---|---|---|---|
Iberiar Penintsulako erromatar konkista | |||
Guduzelaia | |||
Data | K.a. 181–K.a. 133 | ||
Lekua | Hispania | ||
Emaitza | Erromatarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Bigarren Gerra Punikoa amaitu zenean, erromatarrek kartagotarrek Hispanian kontrolpean zituzten eskualdeak bereganatu zituzten. Horren ondorioz, zeltiberiarrak erromatar probintzia berria honen mugakide bilakatu ziren. Erromatar armada Zeltiberia inguruan agertu zen eta honek Lehen Zeltiberiar Gerra piztu zuen.[4] Erromatar garaipenak Grako pretoreak zenbait tribuekin sinaturiko bake-itunari esker 24 urtez pax romana mantendu zen.
K.a. 154an, Erromatar Senatuak beloen Segeda hiriari harresiak eraikitzea galarazi zion eta hauek gerra deklaratu zuten. Horrela hasi zen Bigarren Zeltiberiar Gerra (k.a. 154–k.a. 152). Gutxienez hiru tribuk borrokatu erromatarrak zituzten: titiarrek, beliarrek (Segeda eta Nertobriga hiriak) eta arebakoek (Numantzia, Axinum eta Ocilis herriak).[4] Hasieran zeltiberiarrek zenbait garaipen lortu zituzten baina Marko Klaudio Martzelok egoera aldatzea lortu zuen eta berriro bakea sinatu zuten. Hurrengo kontsulak, Luzio Lizinio Lukulok, Dueron bizi ziren eta Erromarekin gerran ez ziren bakzeoak eraso zituen. Lukulok ez zuen Senatuaren baimena baina bakzeoak karpetaniarrekin harremanetan zeudela aitzakiatzat hartu zuen. Horrela Bigarren Zeltiberiar Gerra Lusitaniar Gerrarekin (k.a. 154–k.a. 150) gainjarri zen.[5]
Zeltiberiar Gerretako hirugarren matxinada handia Numantziar Gerra (k.a. 143–k.a. 133) izan zen. Hau gerrarik luzeena izan zen eta behin-betiko amaitu ziren zeltiberiar matxinadak.[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.