From Wikipedia, the free encyclopedia
Beliar (latinez: Belli, Beli edo Belaiscos), Hispania Ziteriorren, Iberiar goi-lautadan, bizi zen herri zelta izan zen.[1] Iliriako erregeari lotutako testuetan agertzen direnez, iliriar jatorrikoak zirela uste zuten.[2][3] Harreman handia zuten titiarrekin eta lusoiekin, eta ezaugarri gehienak partekatzen zituzten. Hiri garrantzitsu bat zuten, Nertobriga, k.a. III. mendean brontzezko txanponak igortzen zituena. Txanponetan, zaldizko lantzari bat agertzen da. Aipagarriena, ordea, Sekaisa (Segeda) da, k.a. II. mendean txanponak egiten zituena. K.a. 154an bere lurraldea zabaldu zuten Zeltiberiar Gerren eraginez.[4]
Mota | etnia |
---|---|
Geografia | |
Jatorria | Celtiberia |
Titiarren eta lusoien eremu berean kokatuta zeudenez, haien ekonomiak ezaugarri berberak zituen. Oinarria nekazaritza zen, oso lur emankorrean baitzeuden. Garagar, zereal eta olibondo uztak. Abeltzaintzan txerriak, ahuntzak eta ardiak hazten zituzten. Abeltzaintza aberatsa zenez, ehungintza-industria oparoa ematen zen, sagum izeneko soineko luzea fabrikatzen zuten, jantzi gisa eta zerga gisa ere erabiltzen zutena.
Bere zeramikak zirkulu eta zirkuluerdiko bandak apaintzen zituzten. Metalurgian, badakigu Jalón ibaian urrea eta Moncayon burdina ustiatzen zituztela. Plinio Zaharrak beliarrek egindako armak goraipatzen zituen. Zilarrezko ekoizpenari buruz ia ez dago berririk.
Ia ez dago bere erlijioari buruzko informaziorik eta, beraz, epigrafia begiratu behar dugu. Ez da erraza jainko bakoitzaren funtzioa ezagutzea, izen ezberdinak egon baitaitezke. Tartean, panzeltikoak diren batzuk aurkituko ditugu.
Jainkoak:
Sekaisak (Segedak) k.a. 154an bere lurraldea handitu zuen. Erromak hau casus belli gisa hartu zuen konkista progresiborako. Horregatik beliarrek beste tribu zeltiberiar boteretsuenetako batekin, arebakorekin, aliatuko ziren. Bi herrien indar konbinatuek, lehenik, Kinto Fulvio Noblior erromatarrak Sekaisaren aurka egindako erasoa geldiarazi zuten, eta, ondoren, Numantzian, erasoa arbuiatu zuten.
K.a. 153. urtean gatazka izan zen. Nobliorrek 30.000 gizonek zuten, eta Karo Segedakoa agindupeko segedar eta numantziarren tropa zeltiberiarrek erromatar armadari aurre egin zioten Ribarroyan.[5] Lehen borroka honen emaitza zeltiberiarren aldekoa izan zen, 6.000 erromatar hilik suertatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.