From Wikipedia, the free encyclopedia
Germaniar mitologia iparraldeko Europako hainbat eskualdetan, tartean antzinako Germanian, Eskandinavian, Islandian, Orkadak eta Shetlandak uharteetan, Eskoziako iparraldean edo Ingalaterrako ekialdean, antzinako germaniarrek kristau bilakatu baino lehen zuten sinesmen-multzoa izan zen.
Hiru adar bereizten dituzte ikerlariek: eskandinaviarra, anglosaxoia eta kontinenteko germaniar mitologia.[1][2][3]
Eskandinaviar bertsio berantiar baten bidez ezagutu ahal izan da gehienbat germaniar herrien mitologia. Jainko bi familia bereizten ziren: Aseak eta Vaneak; Jainko horiek elkarren artean borrokatu ziren baina, azkenik, bakezkoak egin zituzten. Hauek dira Germaniako jainko edo mitologiako izaki nagusiak: Balder, Fenris, Freyja, Freyr, Frija, Hagen, Loki, Nibelungoak, Nornak, Odin, Siegfried, Thor, Tyr, Walkiriak, Yggdrasil.
Wōðanaz, "poetika/mantikaren inspirazioaren jauna", "Mercurio germanikoa", Óðinn nordikoa (askotan Odin edo, bereziki testu zaharrenetan, Othin), antzinako ingelesez Woden, goi-aleman zaharrean Wuotan.
Þunraz, "tximista", "Jupiter germanikoa", Þórr nordikoa (Thor), Donar germaniko okzidentala, antzinako ingelesean Þunor.
Tîwaz, gerrako jainkoa eta posible da zeruaren jainko goiztiarra izatea, "Marte germanikoa", Týr nordikoa eta baliteke Tir ere izatea, antzinako ingelesean Tiw, goi-aleman zaharrean Ziu, Dyeus indoeuroparrea.
Ermunaz, jainko saxoia (espekulatiboa, Nenniusen Armenon-ean oinarrituta). Hitzak "indartsu" esan nahi du (antzinako goi-alemanean Ermen, nordiko zaharrean Jǫrmaun edo Jörmun, ingeles zaharrean Eormen).
Wulþuz, "gloriazko", baliteke Thorsbergeko txapan aipatzen den epiteto batetik sortzea, Ullr nordikoa.
Ingwaz edo Inguz, Fraujaz "jaun" jainkoarekin identifikatzen da (goi-aleman zaharrean Frô, Frauja gotikoan, Frēa ingelez zaharrean, Freyr nordiko zaharrean).
Nerþuz, Tazitok Ama Lurra bezala deskribatzen du, baliteke Njǫrðr (Njord, Njorth) nordikoaren jarraipena izatea.
Frijō, "emazte" (espezifikoki Woðanaz-en emaztea), antzinako ingelesean Frige, Frigg nordikoan, Priyā sanskritoan "maitale, emazte".
Fraujō, "Venus eta Afrodita germanikoa" Njǫrðr-en alaba, Freyja nordikoa, antzinako goi-alemanez Frouwa, ingeles zaharrean Freo "gazte" esan nahi duena, Fraujo gotikoz "andere" esan nahi duena, alemanez "Frau", suediera, daniera eta norvegieraz "Fru".
Fullō, aberastasunaren jainkosa. Fulla nordikoaren baliokidea da.
Wurdiz, "patua", Urðr (Urd, Urth) nordikoak, antzinako ingelesez Wyrd.
Sōwilō, Eguzkia, Sól nordikoa, ingeles zaharrean Sunne, goi-aleman zaharrean Sunna.
Auzawandilaz, ingeles zaharra: Eärendel; nordiko zaharra: Aurvandil; Lombardiera: Auriwandalo; goi aleman zaharra: Orentil, Erentil; erdi aroko latina: Horuuendillus, goizeko izarra.
Gautaz, ingeles zaharra: Geat; nordiko zaharra: Gautr, etxe errealen aitzindari mitikoa.
Wēlanduz, ingeles zaharra: Weland; nordiko zaharra: Völundr, Velentr; goi aleman zaharra: Wiolant; errementari mitiko edo elfoa.
Agilaz, ingeles zaharra: Ægil; alemanez: Aigil; nordiko zaharra: Egil, arkulari mitikoa.
Thurisaz (erraldoiak)
Dwergaz (ipotxak)
Albaz (elfoak)
Nikwuz (uraren espirituak)
Hamabi Gauen (die Raunächte[5]) tradizioak oso esanguratsuak dira eta Ehiza Basati (Wilde Jagd) ere bai, Weinachtsmann alemanaren jatorrian dagoena eta beranduago ipar amerikako Santa Claus bihurtu zena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.