Elfo
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jatorriz elfoak naturarekin bat eginik bizi diren germaniar jatorriko mitologietako izaki txiki, antropomorfo eta magikoak dira. Ipar Europako hainbat kulturatan agertu ohi dira, batez ere Alemaniar kulturan, Eskandinaviarrean eta Anglosaxoian. Pertsonai mitiko-folkloriko gehienak bezala, gaiztoa, kaltegarria edo ona eta lagungarria izan daitezke. Erresuma Batua, Kanada eta Estatu Batuetan ere elfo izenaz ezagutzen dira, Aita Noelen laguntzaile ñimiñoak dira.
Elfo | |
---|---|
Germaniar mitologia, Eskandinaviar mitologia, Germanic folklore (en) eta Zelta mitologia | |
Ezaugarriak |
Erdi Aroan, germaniar familiako hizkuntza batean hitz egiten zuten herrialdeetan, elfoak, eskuarki, botere magikoak eta edertasuna paregabea zuten izaki gisa deskribatzen zituzten. Jendearekin anbibalenteak ziren, haiek laguntzen edo gogaitzen baitzituzten. Hala ere, sinesmen horien ezaugarriak asko aldatu dira denboran eta espazioan.
Mitologia nordikoko elfoak folklorean iraun dute, emakume gisa batez ere, muinoetan eta harkaitzetan. Suediak älvorrak, basoan elfo-errege batekin bizi ziren neska ederrak ziren.
Elfoak belardietan dantzan ikus zitezkeen, batez ere gauez eta behe-lainoa zegoen goizetan. Zirkulu bat uzten zuten dantzan egin zuten lekuetan, älvdanser (elfo-dantzak) edo älvringar (elfo-zirkuluak) izenekoa, eta batean pixa egiteak gaixotasun benereoak sortzen zituela pentsatzen zen. Normalean, elfoen zirkuluak onddo txikiez osatutako eraztun (fairy-ring) bat ziren, baina beste elfo zirkulu mota bat ere bazegoen. Anne Marie Hellström historialari hitzetan:
Lakuen ertzetan, basoak aintzirarekin bat egiten zuen lekuan, elfo zirkuluak aurkitu ahal ziren. Leku biribilak ziren, eta barruan belarra zapalduta zegoen, Elfoak han dantzatu zirelako. Tisnaren lakuan, horietako bat ikusi dut nik. Arriskutsua izan liteke, eta norbait gaixotu egin zitekeen bertan sartzen bazen nolabait suntsitzen bazuen.[1]
Era berean, literatura fantastikoa izaki mitologiko hauetan oinarritu da pertsonai ezberdinak sortu ahal izateko. Gizaki itxurako izakiak izan ohi dira baina buruargiagoak, ile zuridunak eta naturarekin harremanetan jartzen dituzten botere telepatikoekin. Literatura unibertsaleko elfo guztien artean John R.R. Tolkien idazleak Erdialdeko Lurraldeari buruzko idazlanean sortu zuen elfoen arraza nabarmentzen da.[2]
Islandian, jende askok elfoak -huldufólk edo "ezkutatzen den jendea"- bazirela sinisten zuen duela urte gutxi, eta errespetuz tratatu behar zirela. Harri edo harkaitzen azpian bizi dira horiek eta horrek herrialdeko errepideen diseinuan eragin du, elfoak bizi diren lekuetan, ezin izan baita errepiderik egin[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.