artista daniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Gerda Wegener, jaiotzez Gerda Marie Fredrikke Gottlieb (Hammelev, Danimarka, 1885 edo 1889ko martxoaren 15a – Frederiksberg, 1940ko uztailaren 28a ), daniar margolari eta marrazkilaria izan zen. Publizitaterako egindako ilustrazioekin, erretratuekin eta eszena erotikoekin egin zen ezagun. Bere lanak espresionismoaren indarra eta 20ko hamarkadako Art Decoaren fintasuna integratzen ditu [1] [2]
Gerda Wegener | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hammelev (en) , 1885eko martxoaren 15a |
Herrialdea | Danimarka Frantzia |
Bizilekua | Marrakex Casablanca Paris Hammelev (en) Frederiksberg Hobro (en) Kopenhage |
Heriotza | Frederiksberg, 1940ko uztailaren 20a (55 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lili Elbe (1904 - 1930) Major Fernando Porta (en) (1931 - 1936) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tegne- og Kunstindustriskolen for Kvinder (en) Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Charlotte Sode (en) Julie Meldahl (en) Viggo Johansen |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta diseinatzailea |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | erretratua |
Jutlandiako landa eremuan hazi zen, Hammelev herrian, Grenaa herritik gertu, Justine Østerberg zuen ama eta Emil Gottlieb aita, eliza luteranoko bikarioa. Bere aitak arbaso hugonotarrak zituen eta oso kontserbadorea zen. Hiru anai-arreba izan zituen, baina heldutasunera iritsi zen bakarra izan zen Gerda.
Gaztetan erakutsi zuen talentu artistikoa eta norabide horretan prestatzen hasi zen. Bere familia Hobrora joan zen bizitzera eta geroago Kopenhagera bere ikasketak jarraitzeko Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian . Hiriburua 1904an ezkondu zen Einar Wegener artistarekin, geroago Lili Elbe izango zena (The Danish Girl biopic-eko protagonista transexuala). 19 urte zituen eta bere bikoteak 22. [3] [4]
1907an Akademian graduatu ondoren hasi zuen ibilbide artistikoa, 1908an Politiken egunkarirako marrazki lehiaketa irabazi zuenean. Gero, modak bultzatuta, Vogue, La Vie Parisienne eta beste aldizkari batzuetarako ilustratzaile gisa lana bilatu zuen. Danimarkan onarpen eztabaidatua izan zuen bere lanak, baina Parisen laster artista ezaguna bihurtu zen, eta herrialdeko art decoaren adierazle nagusietako bat. [3]
Europa osoko arte-estudio ezagunetan egin zituen erakusketak. 1925ean Parisko 1925eko Arte Dekorazioen Nazioarteko Erakusketan bere lanak erakutsi zituen; urrezko bi domina eta brontzezko bat lortu zituen. Itzuli zenean, Kopenhageko Ole Haslunds galerian erakusketak egin zituen. [1] [2]
Ulla Poulsen (1905-2001) dantzari daniar ospetsuaren lagun izan zen, eta bere koadroetarako modelo izan zen maiz. Bera eta senarra Rudolph Tegner artistarekin eta bere emaztearekin ere lagunak ziren. Bere karrera ondo eraiki zen talentu bikainean eta bere ezkontzaren berezitasunek bultzatuta. [3]
Askoren ustez Einar/Lili bere bikotekidea baino artista talentuagoa zen arren, bere karrera bertan behera utzi zuen hari laguntzeko eta ezkontidea bere emakumezko modelorik gogokoena bihurtu zuen. Einarri lagundu zion emakume transexual baterako trantsizioan ( Lili Elbe izenaz aldatu zuen), zeinaren operazioa munduko lehen sexu-aldaketa izan zen, ez ondorio onekoa: 1930-31 artean bost ebakuntza egin zituen eta azkenengoaren konplikazioaren ondorioz hil egin zen. [3] Gerda alargundu baino lehenago, Danimarkako erregeak ezkontza baliogabetzat jo zuen 1930eko urrian [3]
1931n, Lili Elbe hil ondoren, Fernando Porta ofizial italiarrarekin ezkondu zen Gerda Wegener, harekin Marokora joan zen bizitzera, eta han jarraitu zuen bere karrera. 1936an dibortziatu ziren azkenean, eta artista 1938an itzuli zen Danimarkara. 1939an erakutsi zuen azkenekoz, jada arrakasta handirik gabe, eta 1940ko uztailean hil zen.
Gerda Wegenerren estiloa beste emakumeekiko ikuspegi femenino berri baten aitzindaria izan zen, eta genero mugen inguruko hausnarketa bat. Andrea Rygg Karberg arte historialariaren arabera, Gerda Wegenerrek emakumeak artean erretratatzeko modua irauli zuen. Historian zehar, emakumeek, normalean gizonezkoen begiradatik ikusiak izan zirenak, Wegenerren ilustrazioetan emakume indartsu eta eder gisa ikusi ahal izan zuten beren burua, subjektu kontziente gisa. [3] [4]
2016an estreinatu zen The Danish Girl Tom Hooper- ek zuzendua eta Eddie Redmayne protagonista duena. Alicia Vikanderek Gerda antzeztu zuen. Bere interpretazioagatik, Vikanderrek taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.