Gerard ter Borch
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gerard ter Borch (Zwolle, 1617ko abendua – Deventer, 1681eko abenduaren 8a) herbeherear pintore barrokoa izan zen.
Gerard ter Borch | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zwolle, 1617 | ||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||
Heriotza | Deventer, 1681eko abenduaren 8a (63/64 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Gerard ter Borch the Elder | ||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | nederlandera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta artista bisuala | ||
Lan nabarmenak | |||
Mugimendua | Barrokoa | ||
Genero artistikoa | genero-margolana genero-artea | ||
Bizitza eta lanak
Pieter Molynen ikaslea izan zen. 1632-1634 bitartean Amsterdamen eta Haarlemen lan egin zuen. Ingalaterran (1635), Italian (1640) eta Alemanian (1646) ibili zen. 1648. urtean Madrila joan zen, eta Filipe IV.a erregeari erretratu bat egin zion. 1650. urtean Herbehereetara itzuli zen eta Deventeren hartu zuen bizilekua.
Erretratuak eta eszena militarrak, familia artekoak eta herrikoiak pintatu zituen batez ere. Haren obra nagusiak Mutila txakurrari arkakusoak hiltzen (1665 aldean, Alte Pinakothek, Munich)[1], Münsterko bakea (1648, National Gallery, Londres)[2], Helena Van der Schalke (1648 aldean, Rijksmuseum, Amsterdam)[3], Aletta Pancras (1670, Rijksmuseum, Amsterdam)[4], Musikako ikasgaia (1668 aldean, J. Paul Getty Museum, Kalifornia) eta Irakurketako ikasgaia (1653, Louvre, Paris) dira.
Iruditegia
- Musikako ikasgaia, 1668 aldean, J. Paul Getty Museum, Kalifornia
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.