From Wikipedia, the free encyclopedia
George Edward Grey (Lisboa, 1812ko apirilaren 14a - Londres, 1898ko irailaren 19a) britainiar militar, esploratzaile, administratzaile kolonial eta idazlea izan zen. Hego Australiako gobernadore, Zeelanda Berriko gobernadore, Luemuturreko Koloniako gobernadore eta Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen.
Armadan sartu zen eta bi esplorazio egin zituen Mendebaldeko Australian. 1841etik 1845era Hego Australiako gobernadorea izan zen. 1845etik 1853ra Zeelanda Berriko gobernadorea izan zen. Bere agintaldia Zeelanda Berriko gerren hasierarekin bat etorri zen. Maori hizkuntza ikasi zuen eta mitologiaz eta ahozko historiaz idatzi zuen. 1854tik 1861era Hegoafrikako Lurmutur Koloniako gobernadorea izan zen eta indigenen eta europarren arteko bakea lortu zuen. 1861etik 1868ra Zeelanda Berriko gobernadorea izan zen berriro. Waikatoren inbasioa burutu zuen. Funtsezko papera izan zuen herrialdearen kolonizazioan eta maorien lurren erosketan eta anexioan. 1877tik 1879ra Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.