Euskaltzale, andereñoa, trikitilaria eta nabigatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1953ko ekainaren 19a) euskaltzale, andereñoa, trikitilari eta nabigatzailea. Mentxu Alkortarekin elkartuta emakumezko lehenengotariko trikitilari-bikotea osatu zuen.
Gema Sistiaga Agirregomezkorta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai Donibane, 1953ko ekainaren 19a (71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | irakasle eskola Eskoriatza |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta panderoa |
Gurasoak biak pasaitarrak dira, San Juangoak, eta hiru senideetatik bigarrena da Gema. Ezkondua eta alaba baten ama. Euskal familian sortua. Gazte gazteetatik herriko kultur-talde eta mugimenduetan integratua jardun du, euskararekiko sentimendua eta musika zaletasuna eta jakinduria nonahi txertatuz. Herriko ikastetxean ikasketak egin ondoren, 14-15 urterekin herriko dantza taldean hasi zen “Camaraneko Bentan” eta “Aterpean” enseguak eginez.
Administraritzarako ikasketak hasi zituen eta 1970-1971 urtean, txistua ikasteari ekingo zion, Kepa Sein pasaitarra izan zuelarik txistu irakasle. Solfeoko bi lehenengo mailak ikasi eta berehala hasiko zen diana jotzen herriko kaleetan zehar. Gogokoenen artean “Alborada de Segura” deituriko pieza izan zuen.
Irakaskuntzan hasi aurretik, administrari lanei zegozkion lanetan jarduna bizpahiru enpresetan, hala nola: Buenavistako Marie Brizard likore lantegian, Pasai San Pedroko Imneman eta Baterias Tudor lantegian. Eta bien bitartean, herriko Gau Eskolan euskara irakasten.
Herriko euskal mugimenduetan burubelarri lanean zebilenez, Donibaneko Ibai Ondo (Handik bizpahiru urtetara Lezoko ikastolarekin batu eta Pasaia-Lezo Lizeoa izena hartuko zuen) izenez ezagutzen zen ikastolatik deia jaso ondoren bertan murgildu zen irakasle lanetan. Bertan jubilatu zen 42 urtez lan egin eta gero. Ikastolarako behar ziren ikasketak Eskoriatzako irakasle eskolan burutu zituen. 25 urtetik gorakoentzat Unibertsitaterako Sarbidea egin eta gero lortu zuen Irakasle Diplomatura 1981ean.
Ikastolan jada, Mentxu Alkorta musika irakaslearekin topo egin zuen. Garai hartan Mentxuk dantza tailerra ireki zuen Oiartzunen eta dantzari laguntzeko musika instrumentuen ikastaroak ere abian jarri zituen kanpoko irakasleez baliatuz. Ikastaro horietako bat pandero ikastaroa izan zen, Albizturko Ramon Dorronsoro panderojolearen eskutik emana.
Mentxu bera ere Iñaki Maldabirekin hasia zen trikitixa ikasten, eta panderoa lagun, sortzen zen doinu aberasgarri haren aurrean, trikitixa sakonago ikasteko, ikertzeko eta kantuan aritzeko gogoa piztu zitzaien biei.
Hala, 1985ean Oiartzungo Arragua auzoko festetan irten ziren kalera lehenengo aldiz, eta gero etorriko ziren Ergoien auzoko festak ere, errepertorioan Kaxianoren Izarrak eta Dantza abestiekin, beste doinu gutxi batzuen artean.
1986an Oiartzungo trikitilari zaharren aztarnak bilatzeari ekin zioten. Horien doinuak jaso eta moldatu egin zituzten, gero herriz herri jotzeko. Lehenengotako emakume bikotea izan zen Euskal Herriko trikitiaren historian.[1] Bide urratzaileak izan ziren, hala ere ez zen inolako muga izan. Profesionalizatzeko aukerari uko egin zioten, beraiek plazeragatik jotzen baitzuten. Txapelketetan parte hartzeari ere muzin egin zioten. Lehenengo diskoa 2012an grabatu zuten.[2]
Debut horien ondoren etorriko ziren beste emanaldi gehiago, hala nola, Oiartzun, Pasaia, Hondarribia, Irun, Azkain eta Urruñan.[3] [4]
Errepertorioa handituz zihoan heinean eta trikitilari-bikote gisa aurrera jarraitzeko erabakia hartu zutenean, bi oztopo nagusiri aurre egin behar izan zioten, batetik, kaleko emanaldiek sortzen zioten entsegu, ahots lanketa, piezen hautaketa, moldaketa eta prestaketa guzti horrek eskatzen zioten denbora hartzea eta bestetik, pandero eta trikitxa-ikerketak egin ondoren material guztia non batu, zein entitate edo elkartetan utzi, jaso.
Hausnarketa horretan ari zirela Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak deitutako bileraren berri izan zuten eta eztabaida luze askoren ondoren, egoitza egoki baten bila hasi eta lehenik eta behin 1994ean Itziarren (partikular batek bere lokala utzi zioten) kokatu zuten artxiboa. Baina leku hau aski ez eta Udaletxeetara, Foru Diputaziora eta abarrei zabaldu zieten EHTEaren egitasmoaren berri emanez. Soilik, Azkotiko Udalak eskaini zioten lokala (1998-2001 arte); ondoren, Zarauzko Udalak (2001-2021) arte eta azkenik, Azpeitiko Udalak (2021-2024) Basazabal Jauregiko lehenengo solairua eskaini eta bertan kokatu dira Ikus-entzunezko materiala, artxiboa eta edozein informazio trikitixaren gainean, interesa duenaren eskura egon daitezen.[5]
Euskal Herriko Trititixa Elkartean Gemaren parte hartzea funtsezkoa izan zen, hasi 1996an eta 2006 arte, hamar urte luzez bertako lehendakari izan baitzen, ondoren, lehendakari-orde, batzorde-kide gero eta elkarte-kide harrezkero.[6]
Euskal Herrian ezik munduan zehar ibili da Gema, batzuetan Mentxu bikotekidearekin eta beste batzuetan beste trikitilariei lagunduz, hala nola: Joseba Tapia, Iker Goenaga, Alaitz Telletxea, Iker Allur, Mikel Alkortari lagunduz eta beste hainbat musikarirekin ere parte hartuz. Euskal Herritik kanpo, Galiza, Leon, Bartzelona, Girona, Frantzia (Genettines, Brest, Douarnenez, Orleans),Venezuela, Kanada, Sardinia, Italia (Piamonte), Irlanda eta Portugalen ibilia da. Hauen lekuko dira, besteak beste:
1999an Albaola elkarteak “arotz tailerra” inauguratu zuen egunean trikitilariak panderojolea behar zuelako deitu zioten Gemari. Eta bertan ikusitakoarekin txundituta, arbasoek nabigatzeko eta itsasgintzan zuten jakinduriaren proiektua ezagutzeko asmoz batez ere, itsas kulturaren barnean euskal musika nola txerta ote zitekeen proposamena eginez, izena eman zuen elkartean. 2000 urtetik bertan darrai “bolondres” lanetan, besteak beste; belak josten, estroboak egiten, arraunketarako jendea erakartzen, irteerak prestatzen,... ahal duen guztian parte hartuz, beti ere panderoa berekin duela.[15] 2021an XII-XIII mendeko euskal abadeek itsasoz bidaiatzeko erabiltzen zuten antzeko larruzko txalupa “Bartholomé” izenekoa eraikintzan parte hartu zuen.[16]
Euskal Herriko ibai guztietan egin dituzte zeharkaldiak eta urtero Donostiako Kontxako estropadetan.
Beste zaletasun aipagarria baldin bada Gemaren bizitzan hau, kirola izan da. Txikitatik ariketa fisikoa egitearen zalea, bai korrika, oinez edota mendi ibilaldiak eginez. Lasterketa herrikoietan parte hartzera iritsi zen, hala nola:
Behobia-Donostia korrikaldian 1988an parte hartu zuen lehenengo aldiz eta gero beste hamar lasterketetan parte hartu izan du.
Beste lasterketa ugari: Santurtzi-Bilbo, Donostiako Lilaton, Egunkariaren aldekoa, Zarautzen bikotekakoa, "Hiru hondartzak".
Korrikaldiak utzi ondoren, arraun egitea, mendi irteerak edota ibilaldiak egitea du gustoko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.