From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaztelako Gorteak (gaztelaniaz: Cortes de Castilla) Gaztelako koroan Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean estamentuak ordezkatzen zituen erakunde politikoa izan zen. Erdi Aroko Europako beste parlamentuen moduan bere 'prokuradoreak' besoetan banatzen ziren: eklesiastiko, nobleziarena eta arrunta. Azkenak koroan zeuden hiriak ordezkatzen zituen.[1]
Hego Euskal Herriko lurraldeek ez zuten Gorte hauetan parte hartzen, Batzar Nagusietan parte hartzen zutelako. Gaztelako erregeak deitzen zituen, eta ez zuen Aragoiko Koroako bere baliokideek beste eginkizunik. Denboraren bitartez, zergakoak baino ez zitzaizkien geratzen eta estamentu pribilijiatuak zergetatik libre zeudenez ez ziren joaten.
XVII. mendean, Habsburgoen pean, gero eta gutxiago biltzen ziren. Dinastia horretako erregeen pean, Gaztelako Gorteak mende erdialdera elkartu ziren azken aldiz. Filipe V.a Borboi erregearekin eta haren ondoren, berriz, ez ziren gehiago deitu, leinu berriak ekarritako joera absolutistagoaren seinale.[2]
Urtea | Lekua | Gaia |
---|---|---|
Alfontso VIII.a | ||
1169 | Burgos | Erregearen ezkontza. |
1188 | Carrión (Palencia) | Alfontso IX.a Leongoa zaldun bilakatzea |
Fernando IV.a | ||
1297 | Cuellar | gaztelar hiriburu guztientzako pribilegioak. |
1298-99 | Valladolid | Leongo Erresumako "ome bono"-ei eskaera. |
Alfontso XI.a | ||
1315 | Burgos | |
1329 | Madril | |
Petri I.a | ||
1351 | Valladolid | |
Henrike III.a | ||
1391 | Madril | |
Joan II.a | ||
1408 | Guadalajara | |
1419 | ? | |
Henrike IV.a | ||
1469 | Ocaña | |
Elisabet I.a | ||
1474 | Segovia | Errege-erregina Katolikoen aldarrikapena |
1475 | Valladolid | Gorteak baino gorazarrea |
1476 | Madrigal | Santa Hermandaden sorrera |
1480 | Toledo | Joan printzearen sina |
1489 | Toledo | Portugalgo errege-erreginen zina. |
1499 | Ocaña | Mikel infantearen zina. |
1499 | Sevilla | Infanteen ezkonsaria. |
1501 | Sevilla | Katalina eta Maria infanteen ezkonsariak. |
1502-1503 | Toledo, Madril eta Alcalá | Joana eta bere senarraren zina. |
Joana I.a | ||
1505 | Toro | Elisabeten testamendua. |
1512 | Burgos | |
1515 | Burgos | |
1517 | ? | |
1518 | Valladolid | |
1534 | Madril | |
1538 | Toledo | Estamentu noble eta eklesiatikoei erga-eskaera. |
1544 | Valladolid | |
1548 | Valladolid | |
1552 | Madril | |
1554 | Valladolid, Madril | |
1555 | Valladolid |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.