Gaua Mendi Gorrian (errusieraz Ivanova noch' na Lisoy gore, "San Joan Gaua Mendi Gorrian") Modest Musorgski errusiar konposatzailearen olerki sinfoniko bat da. Musikalan hau jatorriz Nikolai Gogol idazlearen ipuin batean oinarritua dago, bertan baserritar edo nekazari batek San Joan gauez Kiev hiritik hurbil dagoen Mendi Gorrian akelarre bat ikusten du (Walpurgis gauaren parekidea). Berritzailea izateaz gain, musikalanak osaketa bihurria du, eta bertsio ugari ezagutu ditu.
Gaua Mendi Gorrian | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1867 |
Jatorrizko herrialdea | Errusiar Inperioa |
Honen izena darama | Lysá hora (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | programa-musika eta poema sinfonikoa |
Tonoa | re minor |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Modest Musorgski |
Músorgskik musikalaren hasiera berak idatzitako oharrak ipini zuen, hauek hasiera batetik aurrera musikalanaren fantasiazko giroa hobekiago ulertzen lagundu zutelarik:
- Naturazgaindiko ahotsen lurpeko murmurioak.
- Ilunpeko izpirituen eta Chernabogen (Satan) agerpena.
- Chernabogen ohoretzea eta meza beltza.
- Sorginen larunbata.
- Urrutira herriko elizaren kanpai hotsa entzuten da, ilunpeko izpirituak sakabanatuaraziz.
- Egunsentia.
Musorgskiren heriotzaren ondoren, haren lagun eta adiskidea zen Nikolai Rimski-Korsakovek musikalan bikain, koloretsu eta indartsu hau orkestratu eta moldatu zuen, ondorioz kontsertu eta musika emanaldi askotan ospetsu bilakatu delarik.
Ondarea
1940an Walt Disneyren Fantasia marrazki bizidun filmean musikalan hau Gaizkia edo Gaiztakeria irudikatzeko erabili zen.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.