Gastritis
Urdaileko mukosaren hantura From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Urdaileko mukosaren hantura From Wikipedia, the free encyclopedia
Gastritis urdailaren muki-mintzaren hantura akutua edo kronikoa da.
Gastritis | |
---|---|
Gastritisa duen mikrografoa | |
Deskribapena | |
Mota | sabeleko gaixotasuna eritasuna |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | sucralfate (en) , lansoprazole (en) , pantoprazole (en) , esomeprazole (en) , Omeprazol, dexlansoprazole (en) eta erranitidina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K29.0-K29.7 |
GNS-9-MK | 535.0-535.5 |
GNS-10 | K29.0-K29.7 |
GNS-9 | 535.0-535.5 |
DiseasesDB | 34500 |
MedlinePlus | 001150 |
eMedicine | emerg/820 med/852 |
MeSH | D005756D005756 |
Disease Ontology ID | DOID:4029 |
Diagnostikorako esplorazio endoskopiko bat egitea beharrezkoa da.
Urdail mukosaren[1] itxuraren arabera, higadurazko gastritis eta higadurarik sortzen ez duten gastritisetan sailkatuta daude. Gastritis akutu eta kronikoetan ere sailkatu dezakegu gaixotasuna. Kronikoan, atrofia gradu bat (gastritis atrofikoa) ere agertu daiteke.
Sintomak oso aldakorrak dira gastritis motaren arebera, kasu askotan sintomarik ez dira agertzen edo oso arinak dira. Batzuetan, bihotzerrea, epigastrio aldeko urdail mina, goragaleak eta gorakoak agertu daitezke.
Afekzioaren arabera, gastritisek kausa desberdinak dituzte. Faktore nagusien artean, medikamentu antiinflamatorio ez esteroideoen erabilera periodikoa (aspirina, piroxicam, indometazina, ketoprofenoa), elikadura desegokia, estresa, Helicobacter pylori bakterioaren infekzioa eta, gaixotasun zeliako edo beste nahasmen autoinmuneak daude.
Diagnostikoa, goi digestio aparatuaren[2] endoskospia baten bidez egiten da.
Azterketa histopatologiko bat egitean, leukozito polimorfonukleatuen infliltrazio bat ikusiko dugu ehunean.
Gastritis sailkapen asko daude, baina orokorrean, gutxi irauten duten gastritis akutuak eta denboran luze batean zehar mantentzen diren gastritis kronikoak desberdintzen ditugu. Mukosaren itxura aztertzen badugu, higadurazko gastritisak eta higadura eragiten ez duten gastritisetan banatzen ditugu.
I. Gastritis akutuak
II. Gastritis kronikoak
III. Beste gastritis ez-ohikoak: Gastritis linfozitikoa, gastritis eosinofilikoa, gastritis flemonikoa, Crohn gaixotasunarekin erlazionatutako gastritisa, sarkoidosia eta gastritis granulomatoso bakartua.
Sintomak oso aldakorrak dira gastritis motaren arabera, kasu askotan sintomarik ez dira agertzen edo oso arinak dira. Batzuetan, bihotzerrea, epigastrio aldeko urdail mina, goragaleak eta gorakoak agertu daitezke. Gastritis kasu batzuetan, B12 bitaminaren xurgapena inhibitzen da, anemia kaltegarria sortuz.
Gastritis mota batzuek, higadura gastritisek adibidez, digestio hemorragiak sortu dezakete. Gastritis mota hau, larritasun txikiena aurkezten duena izan arren, sintoma intentsoagoak sortzen duena da: beherakoa, goragaleak eta urdail ondoeza intentsoa.
Beste gastritis arraroago batzuek, gastritis flematikoa bezala, hilkortasun handia aurkezten dute.
Gastritis atrofikoa[4], urdaileko minbiziarekin erlazionatuta dago.
Tratamendua gastritisaren kausaren araberakoa da. Sintomak iraunkorrak badira, odolez betetako gorakoak edo libratze odoleztatuak agertzen badira, asistentzia medikua beharrezkoa da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.