Remove ads
Iruñea-Naiarako Erresumako erregea From Wikipedia, the free encyclopedia
Gartzia IV.a Santxitz[oh 1] edo Gartzia Naiarakoa[1] —latinez: Garsias Pampilonensium— (1012 aldean - Atapuerca, 1054ko irailaren 15a) Iruñeko eta Naiarako laugarren erregea izan zen 1035tik 1054ra.
Gartzia IV.a Santxitz | |||||
---|---|---|---|---|---|
1035 - 1054 ← Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea - Antso IV.a Gartzeitz →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Gartzea Sanoitz | ||||
Jaiotza | Naiara, 1012 | ||||
Herrialdea | Iruñeko Erresuma | ||||
Heriotza | Atapuerca, 1054ko irailaren 1a (egutegi gregorianoa) (41/42 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa | ||||
Familia | |||||
Aita | Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea | ||||
Ama | Munia Gaztelakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Estefania Foixkoa | ||||
Bikotekidea(k) | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Ximeno etxea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Atapuercako gudua |
Antso Nagusiaren eta Muniaren semea zen. 1035eko urriaren 18an aita hil zenean, haren testamentuaren arabera banatu ziren errege-lurrak: Iruñeko errege titulua Gartziak eskuratu zuen eta, horrekin batera, Errioxa, Bureba, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Lapurdi eta Baigorriko konderriak Gaskonia eta Akitaniaren mende geratu ziren.
Semeen artean ez zen lehensemea, baizik eta Ramiro Santxitz. Hala ere, hau sasikoa zen eta ezin zuen erresuma jarauntsi. Ordain gisa aitak Aragoiko konde izendatu zuen. Ramiro erdeinaturik, 1043an Gartzia erasotzea erabaki zuen eta horretarako Zaragozako taifaren buruzagiaren laguntza eskatu zuen. Gartziak aurre egin eta Tafallako guduan anaia menderatu zuen. Guduaren ondorioz, bihozbera izan zen: anaia barkatu eta zenbait gaztelu eman zizkion. Aragoiarrak ez zuen berriro saiakera errepikatu anaia bizi zen bitartean eta Erresumako mendebaldeko muga finkatu zuten.[2]
Egoera aprobetxatuz, hegoaldeko taifak eraso zituen eta 1045ean Calahorra konkistatu zuen. Calahorra hartu ondoren 1045. urtean, Errioxako Naiaran Andre Maria Erreginaren monasterioa eraikitzea agindu zuen eta bertara eraman zuen errege-egoitza. 1052ko abenduaren 12an monasterioa sagaratu zuen. Eskualdeko santuen erlikiekin aberasteko asmotan Antso Txikia Iruñeko apezpikuaren, Gartzia Arabako apezpikuaren eta Gomez Burgosko apezpikuaren oniritzia eskatu zuen. 1052an, Arabako apezpikuaren onespenarekin, Felix Bilibiokoaren gorputza lekualdatzea erabaki zuen. Horretarako, Bilibioko haitzetara joan zen zaldun askokin batera. Hilobia ireki zuenean, apezpikua tumulutik aldendu eta ahoa bihurri zitzaion. Gainera, ekaitz gogor bat hasi zen. Zeruaren ezetza zela pentsatuz, ez zuten mugitu baina apezpikua behin betiko mantendu zuen bihurdura.[3]Era berean, 1053ko maiatzaren 29an San Millan ere lekualdatzea saiatu arren, ezin zuen idiek mugitu nahi ez zutelako.[3]Miraria ikusita, idiak gelditu ziren lekuan monasterio berria eraikitzea erabaki zuen, gero San Millán de Yusoko monasterioa izango zena.
Gartzia III.aren anaia Fernando I.a, Gaztelako konde bilakatu zenean[4], Gartziari agindutako lurrak eman zizkion 1037. urtean, Iruñeko Erresuma zabalduz. Aitatik, foru zuzenbidearen ikuspegitik, senipartea izan zuen, anaiek, berriz, hobekuntzak. Hau da, Gartziak Araba, Bureba, Trasmiera, Montes de Oca, Enkarterri eta Merindadeak jarauntsi zituen.
José María Lakarrak eremuak Fernandok emandakoak zirela esan zuen Tamaróngo guduan eskainitako laguntza eskertzeko[5]. Egun ezagutzen ditugun agiriak Lakarraren teoriaren aurka egiten dute, aipatutako gudua baino lehen, Gartzia Valpuestako kartularioetan, Valvanerako monasterioaren agirietan[6] edo San Millán de Susoko monasterioaren agirietan Oka eta Burebako errege moduan agertzen delako.[7] Erregeak berak 1044an eta 1046an bere eremuak deskribatzean Gaztela Zaharra eta Trasmiera aipatu zituen.[8] Era berean, Santoñako Andre Mariaren eliza berreraiki zutenean bertoko erregea Gartzia zela esan zuten[9]
Erreinaldiaren hasieran, anaien arteko harremanak onak izan ziren. Izan ere, 1037an Bermudo III.a Leongoak Cea eta Pisuerga ibaien artean dagoen Tierra de Campos berreskuratu nahian, eraso egin zuenean, Fernando Santxitzek Gartziaren laguntza eskatu zuen leondarrak borrokatzeko. Iruindar-gaztelar gudarosteek Leongo erregea hil zuten Tamaróngo gudua[10] eta Gaztelako kondea Leongo errege bilakatu zen.[11]
Hala ere, laster anaien arteko tirabirak hasi ziren Gaztelan nor agintzeko. Gauzak horrela, 1054ko irailaren 1ean Atapuercako ibarreko Piedrahita herrian, armada biek Atapuercako guduan borrokatu zuten.[12] Garaipena gaztelarren aldekoa zen eta Iruñeko erregea guduan hil zen.[13][14] De rebus gestis D. Didaci Gelmirez, primi Compostellani Archiepiscopi eskuizkribuaren arabera, erregearen hiltzailea Antso Ortitz izeneko bere zalduna izan zen "bere emaztea [erregeak] iraindua zelako". Nafarrek, hala ere, gauera arte mantendu zituzten posizioak eta Naiarara eraman zuten hilotza lurperatzeko. Guduan bertan Antso nerabea errege berri izendatu zuten.[15]
1038an Estefania Foixkoarekin ezkondu zen Bartzelonan. Ikerlari gehienen arabera, Estefania Bernat Roger Foixkoaren eta Garsinda Bigorrakoaren alaba zen. Ezkonsari gisa, beste ondasunen artean, Tierra de Cameros (ambabus Cambaribus) jaso zuen emaztegaiak. Bederatzi seme-alaba izan zituzten:[16]
Berriro ezkondu bazen ere, ez dakigu norekin.
Gartziak beste bi sasikume izan zituen, ama edo amak ezezagunak izanda:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.