From Wikipedia, the free encyclopedia
Burdinazko Guardia (errumanieraz: Garda de Fier) mugimendu armatu faxista iraultzailea eta alderdi politikoa izan zen. 1927an Corneliu Zelea Codreanuk sortu zuen, Mikel Goiaingeruaren Legio gisa (Legiunea Arhanghelul Mihail) edo Mugimendu Legionario gisa (Mișcarea Legionară)[1]. Sakonki antidemokratikoa, antikapitalista, antikomunista eta antisemita zen[2][3]. Garai hartako eskuineko Europako beste mugimendu batzuetatik desberdina zen, oinarri espirituala zela eta, Burdinazko Guardia erabat sartuta baitzegoen Errumaniako Eliza Ortodoxoaren mistizismo kristauan[4].
Burdinazko Guardia | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | alderdi politikoa | |
Herrialdea | Errumania | |
Ideologia | antikomunismoa, Antisemitismoa, clerical fascism (en) eta Romanian nationalism (en) | |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Corneliu Zelea Codreanu (mul) eta Horia Sima (mul) | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1927ko uztailaren 24a | |
Sortzailea | ||
Desagerpena | 1945 | |
Koloreak | ||
1930eko martxoan, Codreanuk Burdinazko Guardia Legioaren adar paramilitar gisa eratu zuen, eta 1935ean "Totul pentru Țară" izenera aldatu zuen alderdia, hitzez hitz: "Guztia Aberriarengatik". Bigarren Mundu Gerraren lehen zatian boterera iritsi zen. Kideei legionario deitu zieten, edo, mugimendutik kanpo, "alkandora berde", batez ere erabiltzen zituzten uniforme berdeengatik.[5]
Ion Antonescu mariskala 1940ko irailean boterera iritsi zenean, Burdinazko Guardia gobernuan sartu zuen, Estatu Legionario Nazionala sortuz. 1941eko urtarrilean, legionarioen matxinadaren ondoren, Antonescuk armada erabili zuen mugimendua zapaltzeko, erakundea suntsituz; Horia Sima komandanteak[6], beste lider batzuekin batera, Alemaniara ihes egin zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.