Garbiñe Larrea
naturopata From Wikipedia, the free encyclopedia
Garbiñe Larrea Iturralde (Urnieta, Gipuzkoa, 1976ko uztailaren 1a) naturopata da.
Garbiñe Larrea | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urnieta, 1976ko uztailaren 1a (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : zuzenbide (jakintza) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | naturopata eta belar-biltzailea |
Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili argitaratu zuen 2021ean. Hurrengo urtean Sendabelar baratzea lana aurkeztu zuen. 2024an Kosmetikoak sendabelarrekin.
Biografia
Garbiñe Larrea 1998/1999 ikasturtean Coimbran (Portugal) Erasmus bekarekin Zuzenbidea ikasten aritu zen eta 1999/2000 ikasturtean Socrates bekarekin jarraitu zuen.
Naturopata kolegiatua eta hezitzaile ayurvedikoa da, lanbidez, nahiz eta Zuzenbidea ikasi zuen EHU/UPV-n (2003). Sendabelarren mundua familia-tradiziotik datorkio, eta 2013tik dibulgazio-lanetan espezializatu da Urnieta, Zestoa, Mutriku, Donostia eta Gilluén (Huesca) ikastaroak emanez.
Sendabelarrei buruzko hitzaldiak eman ditu bere ibilbidean zehar eta 2018tik 2020ra EITBko Txoriene programan kolaboratzaile ere jardun zuen.[1]
Naturopatia eta iridiologiako kontsultan egiten du lan Azpeitian, Donostian eta Ondarroan.[2]
Argitalpenak
Iruditegia
- Garbiñe Larrea
- Garbiñe Larrea Sendabelarrek dakitena liburua aukezten Zirzurkilen (2022)
- Sendabelar baratza sinatzen. Durangoko Azoka 2022
- Garbiñe Larrea. Kosmetikoak liburuarekin. Durangoko Azoka, 2024
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.