Garai (eraikina)
batez ere elikagaiak gordetzeko erabiltzen den eraikina From Wikipedia, the free encyclopedia
batez ere elikagaiak gordetzeko erabiltzen den eraikina From Wikipedia, the free encyclopedia
Garaia[1] (euskalkiaren edo tokiaren arabera: gare, garaixe, gereixa, galtegi, saltai, zalgategi, aletegi, aletoki, altegi, bihitegi, hazitegi, bandio, mandio, mandiota, selaru, selauru, selauri, soilaru, idortegi, idorde, aldategi, aldetegi, lagorio, zizku, troxa, trotxa[2]) baserri inguruetako garautegi, aletegi, mandio edo bihitegia da. Garaiaren berezkotasun nagusia elikagaiak lurretik aldentzean datza. Habearri izeneko zutabeek zubiluzea harriaren pisua eusten dutenez, lurreko hezetasunetik eta karraskarietatik aldenduta elikagaiak ongi gorde daitezke. Hormetako zirrikituek barnealdea egurasten dute. Bertan mota ezberdinetako produktu edo lanabesak gordetzen dira: artoa, lursagar edo patatak, babarrunak, baserriko lanabesak, etab...
Eraikuntza hauek Iberiar penintsulako iparraldean (bereziki Galizia eta Asturiasen) oso ohikoak dira, eta Europako iparraldeko hainbat tokitan ere, landa eremuetan beti. Garai eraikuntzak beste hizkuntzetan dituen adierak: gaztelaniaz hórreo; galizieraz hórreo, cabazo, cabaceiro, cabaceira, canastro, paneira, piorno; asturieraz horru, hórreu, leoneraz horriu, kantabrieraz hurriu, portugesez espigueiro, canastro, caniço, norvegieraz stabbur, suedieraz härbre, stolphärbre, stolpbod, eta frantsesez raccard, regard.
XVII. mendearen hasieran artoa agertu zenean, artaburuak lehortzeko eta alea ez txantxartzeko eraikitzen hasi zen, klima atlantikoko negu luze, heze eta hotzak uzta goiz biltzera behartzen baitu. XIX mendean beharrezkoa izan zen sabaia handitzea babarrunarentzat eta patatarentzat tokia uzteko, horiek ere toki lehorra eta aireztatua eskatzen baitzuten[3].
Formaren arabera bi garai mota ezberdin ditzakegu: Galizian ohikoa den angeluzuzena eta Asturiasen, Leonen, Kantabriako mendebalean and Galiziako ekialdean ohikoa den laukia. Asturiasen garai ezberdinak daude, teilatuaren ezaugarrien arabera (lastozkoa, teiladuna, arbelezkoa, laprana...), abearrien materialeen arabera edo apaingarrien arabera. Zutik dirauen garairik zaharrena XV. mendekoa da eta gaur egun oraindik ex novo eraikitzen dira. Asturiasen 18,000 horru eta panera inguru dago, batzuken egoera kaxkarra den arren jabeek eta agintariek garaiak zaintzeko gero eta ardura handiagoa dute. Galiziako garairik luzeenak 35 metro neurtzen ditu eta A Coruñako Carnota herrian dago.
Antzeko aletegi egiturak: Asturiako panera (lau abearri baino gehiagok eusten dituzten garai handia), Galiziako cabaceira (garai biribila), Portugaleko iparraldeko espigueiro edo canastro (Soajo herrian dago multzo ezagunena), Gaztelako silo eta Balkanetako hambar. Suedian zehar härbren egitura dugu. Garai itxura gehien gordetzen duten lurretik goratutako härbren aletegiak herrialdearen erdialdean eta iparraldean aurki ditzakegu soilik. 1285 urte inguruan eraikitako Dalarna konderriko Älvdalen udaleko elizako häbre (kyrkhärbret) aletegia dugu, Suedian zutik dirauen egurrezko eraikin zaharrena hain zuzen.
Garaia Euskal Herrian IX. mendean Rodako kodexan aipatzen da lehendabiziko aldiz.
Alfonso X.a Gaztelakoak XII. mendean idatzitako "Cantigas de Santa Maria" eskuizkribuko CLXXXVII abestian garaiaren irudia agertzen da testuaren apaingarri, Espainiako dokumentu batean lehendabiziko aldiz. Bi horreo gotiko marraztu ziren, albo bateko paretan atea eta Maria andere birjinaren mirariari buruzko testua zeudelarik.
1918an Eugeniusz Frankowsky antropologo poloniarrak Iberiar penintsulan, Alpeetan, Eskandinabiako penintsulan, Balkanetan, Afrika beltzean, Pertsian, Asiako Hegoekialdean, Japonen, Kamtxatkako penintsulan eta Beringeko itsasartean zabaldutako eta lurretik goratutako aletegien berri eman zuen.
Gaur egun, nekazaritza eta abeltzaintzaren gainbeherarekin, jatorrizko funtzioa galtzen eta desagertzen ari dira.
Eraikin herrikoi hau batez ere Asturiasen eta Galizian edonon aurkitu genezake, halere honako herrialdeetan ere ikus daitezke: Leon (Bierzo), Kantabria, Euskal Herria (Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa) eta Aragoi. Europako beste zenbait herrialdeetan ere antzeko eraikinak aurkitzen ditugu: Portugalgo iparraldean adibidez; Eskandinavian, Norvegian (stabbur izenarekin), Suedian (härbre); Europako Alpeetako eremuan: Austria, Suitza (mazot), Italia eta Frantzia (raccard eta chalot), bai eta zerrenda hau asko luzatuko luketen beste hainbat eta hainbat herrialdeetan ere.
Euskal Herrian, kopuru handiena Nafarroako ipar-ekialdean daude, Aezkoako eskualdean gehienak, zehazki.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.