Erromatar jenerala eta estatu-gizona From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaio[oh 1] Mario (latinez: Gaius Marius; K.a. 157 — K.a. 86) Antzinako Erromako Errepublika garaiko estatu-gizon izan zen. Zazpi aldiz izendatu zuten kontsul[oh 2] eta, batez ere, Erromako armada zaharberritzeagatik da ezaguna. Izan ere, Erromako herritarrak ez zirenak ere errekrutatzea baimendu eta kohorteetan banatu zuen legioen osaketa.
Gaio Mario | |||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - K.a. 86
ezezaguna -
K.a. 119 - K.a. 119
K.a. 115 - K.a. 114
K.a. 115 - K.a. 115
K.a. 107 - K.a. 107
K.a. 106 - K.a. 105
K.a. 104 - K.a. 104
K.a. 103 - K.a. 103
K.a. 102 - K.a. 102
K.a. 101 - K.a. 101
K.a. 100 - K.a. 100
K.a. 97 - K.a. 86
K.a. 86 - K.a. 86 | |||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Arpino, K.a. 157 | ||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Erroma, K.a. 86 (70/71 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Gaius Marius | ||||||||||||||||||||||||||||
Ama | Fulcinia | ||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Julia Maria | ||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | |||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | Ancient Roman priest (en) , Antzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra, politikaria eta buruzagi militarra | ||||||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Antzinako Erroma | ||||||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Populares | ||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||||||||||||
Adar militarra | Erromatar armada | ||||||||||||||||||||||||||||
Gradua | Tribuno militar legatus legionis (en) |
Armadako jeneral eta politikaria, K.a. II. mendeko azken hamarkadan eta K.a. I. mendeko lehenengoetan Erromatar Errepublikaren bilakaera historikoan funtsezko parte-hartzea izan zuen. Zazpi kontsulatu hartu izanak, ordura arte inork lortu ez zuenak, izan zuen garrantziaren ideia ematen du. Plutarkoren arabera (Bizitza Paraleloak, Mario, 3, 2), bere lehen kanpaina militarra zeltiberiarren aurkakoa izan zen, Eszipion Afrikarraren agindupean, Numantziako setioan (K.a. 133). K.a. 119an, Caecilius Metellus-en[oh 3] laguntzaz, plebearen tribuno izatea lortu zuen (ibid., 4, 1)[1].
G. Mariok errepublikako armadan egin zituen aldaketak sakonak izan ziren eta luze iraun zuten. Hasteko, lurrik eta jabetzarik gabeko gizon hiritar erromatarrak (capite censi) errekrutatzea baimendu zuen[2][3][4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.