Fukushima (prefektura)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fukushima prefektura (japonieraz: 福島県 Fukushima-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da, Tohoku eskualdearen hegoaldean dagoena. Hiriburua Fukushima hiria da baina hiri handiagoak dira Iwaki eta Kōriyama.
Fukushima prefektura 福島県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Fukushima-ken Kenmin no Uta (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-07 | ||
Hiriburua | Fukushima | ||
governor of Fukushima Prefecture (en) | Masao Uchibori (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°45′01″N 140°28′04″E | ||
Azalera | 13,782,75 km² | ||
Mugakideak | Niigata, Yamagata, Miyagi prefektura, Gunma, Tochigi eta Ibaraki | ||
Punturik altuena | Mount Hiuchigatake (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.825.325 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 154 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Tohoku | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.fukushima.lg.jp eta pref.fukushima.lg.jp… |
Meiji berrezarkuntza arte, Fukushima prefekturaren eremua Mutsu probintzia izan zen.
V. mendean kontrol-postuak ezarri ziren Shirawakan eta Nakoson "Japonia zibilizatua" hegoaldeko "barbaroen" erasoetatik babestearren.
2011ko martxoaren 11n 9,0 magnitudeko lurrikara bat gertatu zen Miyagi prefekturako kostatik gertu. Lurrikararen ondorioz, tsunami erraldoi bat sortu zen: prefekturako ekialdeko kosta jo zuen, eta 1.929 pertsona hil zituen prefekturan, ondasun asko erabat suntsitzeaz gainera.
Lurrikararen eta tsunamiaren ondoren, Fukushima I zentral nuklearraren sei erreaktoreetako biren kanpo-ontziak lehertu egin ziren nukleoaren fusioa gertatzearen ondorioz, eta sute larriak gertatu ziren beste hiru erreaktoretan. Ondorioz, erradiazio-maila zentralean eta inguruetan oso altua izan zen, eta biztanle asko ebakuatu behar izan zituzten. 7 mailako istriputzat jo zuten teknikariek, hau da, Txernobylgo istripuaren maila berekotzat.
Fukushima Tōhoku eskualdeko prefekturarik hegoaldekoena da, etaTokiotik gertuen dagoena. Mendikateek bereizitako hiru eskualdetan banatuta dago lurraldea: Aizu, Nakadōri eta Hamadōri (mendebaldetik ekialdera).
Hamadōri eskualdea Ozeano Bareko kostaldean dago, eta aski laua eta epela da. Nakadōri eskualdea nekazaritza-ingurua da. Aizu eskualdea menditsua da; aintzirak eta basoak ditu, eta neguan elurra egiten du. Hiru parke nazional daude bere lurretan: Bandai-Asahi, Nikkō eta Oze.
Kostaldeko jarduera tradizionalak arrantza eta itsaski-haztegiak dira.
2011ko istripua gertatu zen arte, jatorri nuklearreko energia elektriko asko ekoizten zen prefekturan, 10 erreaktore nuklear lanean ari baitziren (Fukushima I eta Fukushima II zentral nuklearrak).
Hiriburua eta inguruak software eta elektronika arloetako industriagune garrantzitsua dira.
Hiri handienak:
Hiri guztiak:
|
|
|
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.