Frederik de Klerk

From Wikipedia, the free encyclopedia

Frederik de Klerk

Frederik Willem de Klerk (Johannesburgo, 1936ko martxoaren 18a - Lurmutur Hiria, 2021eko azaroaren 11)[1] afrikaner jatorriko abokatu eta politikari hegoafrikarra izan zen, apartheid garaiko azken presidentea (1990-1994) eta sasoi horri amaiera emateko lan egin zuena. Izan ere, 1993an Bakearen Nobel Saria elkarbanatu zuen Nelson Mandelarekin batera.

Datu azkarrak 1. Hegoafrikako presidenteordea, 7. Hegoafrikako presidentea ...
Frederik de Klerk

(1993)
1. Hegoafrikako presidenteordea

1994ko maiatzaren 10a - 1996ko ekainaren 30a
Alwyn Schlebusch (en) - Thabo Mbeki

7. Hegoafrikako presidentea

1989ko abuztuaren 15a - 1994ko maiatzaren 10a
Pieter Willem Botha - Nelson Mandela
Minister of Education (en)

1984ko irailaren 17a - 1989ko abuztuaren 15a
Gerrit Viljoen (en) - Gene Louw (en)
Minister of Home Affairs of South Africa (en)

1982 - 1985
Chris Heunis - Stoffel Botha (en)
Minister of Energy (en)

1979 - 1982
Fanie Botha (en) - Pietie du Plessis (en)
Minister of Social Development (en)

1978ko urtarrila - 1978ko urria
Johannes Petrus van der Spuy (en) - Schalk van der Merwe (en)
Minister of Sport and Recreation (en)

1978 - 1979
Piet Koornhof (en) - Gerrit Viljoen (en)
Bizitza
JaiotzaJohannesburg, 1936ko martxoaren 18a
Herrialdea Hegoafrika
Lehen hizkuntzaafrikaansa
HeriotzaLurmutur Hiria, 2021eko azaroaren 11 (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: mesotelioma
Familia
AitaJohannes de Klerk
AmaCorrie Coetzer
Ezkontidea(k)Marike de Klerk (en)  (1959 -  1998)
Elita Georgiades (en)  (1998 -  2021)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaPotchefstroom University for Christian Higher Education (en)
North-West University (en)
Goodenough College (en)
Hizkuntzakingelesa
afrikaansa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
KidetzaAmerikako Sozietate Filosofikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaReformed Church (en)
Alderdi politikoaNational Party (en)
National Party (en)

fwdeklerk.org
Itxi

Euskal Herrian bizi den gatazka konpontzeko lanetan ere inplikatu zen eta Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean egon zen.

Bizitza

Zuzenbidea ikasi zuen eta, 1958an, Potchefstroom Unibertsitatean graduatu ondoren, abokatutzan hasi zen lanean, Vereenigingen. Parlamentuko kide aukeratu zuten, 1972an, Alderdi Nazionaletik. Garai hartan, Hegoafrikan, apartheid sistema zegoen indarrean eta, haren kariaz, gutxiengo zuria gehiengo beltzaren gainetik zegoen politika eta gizarte arloko eskubide askori zegokienez. Alderdi Nazionala apartheidaren aldekoa zen. 1989ko abuztuan, Hegoafrikako lehendakaria, P. W. Botha, gaixorik, kargua utzi behar izan zuenean, De Klerk, Alderdi Nazionaleko liderra zenez, behin-behineko lehendakari izendatu zuten. Berehala egin zen hauteskundeetarako deia eta, espero bezala, De Klerk atera zen lehendakari. Baina aldaketa sakonak etorri ziren; izan ere, Frederik De Klerkek, lehendakaritzarako kanpainan, bost urteko plan bat proposatu zuen apartheid sistema gainditu eta herritar guztien ordezkaritza bermatuko zuen konstituzio berri bat onartzeko. Hauteskundeen ondorenean, 1976tik debekaturik zeuden protesta manifestazioak legeztatu ziren eta preso politiko asko irten ziren kalera, Nelson Mandela, Afrikar Kongresu Nazionaleko buruzagi beltza, tartean zela, 1962. urteaz geroztik kartzelan baitzegoen. De Klerk-ek eta Mandelak batera lan egin zuten trantsizioko konstituzio bat sortzeko eta, halaxe, 1993ko abenduan onartu zen. Konstituzio hark, esan bezala, aldaketa handiak ekarri zituen Hegoafrikara. Hasteko, bederatzi eskualde edo probintziatan banatu zen lurraldea, probintzia bakoitzak autonomia aski handia zuela, arraza eta alderdi politiko guztientzat irekitako hauteskundeak egin ziren eta Batasun Nazionaleko gobernu bat eratzea proposatu zen, hauteskunde demokratikoak egin eta lehen bost urteetarako. Hegoafrikako apartheid sistema ezabatzeko egindako lanagatik, 1993an, Bakearen Nobel saria eman zitzaien De Klerki eta Mandelari, erdi bana.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.