From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantziako Laugarren Errepublika (frantsesez: La Quatrième République) Bigarren Mundu Gerra eta 1958 artean Frantzian izandako gobernu errepublikarra izan zen. Hirugarren Errepublika ordezkatu zuen eta, nolabait, arazo berak pairatu zituen. Frantziak 1946ko urriaren 13an Laugarren Errepublikako Konstituzioa onartu zuen.
Frantziako Errepublika République française | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1946 – 1958 | |||||||||
Errepublika | |||||||||
| |||||||||
Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Frantzia | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Paris | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | frantsesa | ||||||||
Erlijioa | Erlijio ofizialik gabe | ||||||||
Historia | |||||||||
Hasiera | 1946 | ||||||||
Bukaera | 1958 | ||||||||
|
Orduko Frantziak garapen ekonomiko izugarria izan zuen eta gerra osteko industriaren bilakaera horrek Europako Batasuna finkatu zuen. Nahiz eta gobernua sendotzeko saiakerak egin, gerra baino lehenagoko ezegonkortasun politiko bera jasan izan behar zuen. Gainera deskolonizazioak arazo berriak eman zizkion. Arazo horien guztien emaitzak errepublikaren kolapsoa eta erreferendum batek legezkotzat jo zuen coup d'état izan ziren, 1958ko urriaren 5ean Bostgarren Errepublika sortu zutenak.[1]
1947an Robert Schuman Mouvement Républicain Populaire (MRP, Herri Mugimendu Errepublikazalea) alderdiaren izenean kontseilu-presidente bilakatu zen. Gero, finantza, justizia eta kanpo harremanetarako (1948-1952) ministro izendatu zuten eta, horri esker, Bigarren Mundu Gerraren amaierako eta Gerra Hotzaren hasierako itun nagusien (Europako Kontseilua, OTAN, IAEE eta abar) frantziar ordezkaria izan zen.[2]
1950eko maiatzaren 9an, Schumanek berrehun kazetari baino gehiagoren aurrean, Jean Monnetekin prestaturiko adierazpen bat egin zuen, Europa bateratua bultzatzeko lehen proposamena izan zena eta, harrezkero Schuman Adierazpena izena hartu zuena.[3]
Ekonomiaren aldetik, Laugarren Errepublikak hazkunde ekonomiko handia eta bizi-mailan hobekuntza nabari izanda ere,[4] erregimenaren oinorde nagusia bi kolonien defentsan – Indotxina eta Aljeriarenean hain zuzen ere– izandako porrota izan zen. Lehen Ministroen txandaketak oso ardurakoak ziren alderdi politikoen buruzagien artean: erradikalak (Hirugarren Errepublikaren oinordekoak), MRPko Erresistentziaren kideak, SFIO eta UDSRko sozialistak... Alderdiak elkarri mokoka aritu ziren, etengabe zentsura-mozioak prestatuz. Eraginik gabeko sistema hoei 1946an hasi zen, Indotxinako Gerra piztu zenean eta 1954 arte iraun zuen, Điện Biên Phủn menderatuak izan ondoren,[5] Pierre Mendès-Franceren gobernuak Vietnamgo independentzia onartzen zuen armistizioa sinatu zuenean. Indotxinako porrot hark berehalako gobernatu aldaketa eragin zuen, Parlamentuak Mendès-Franceren aurkako zentsura-mozio bat onartu baitzuen.[6] Horrek ezegonkortasuna areagotu zuen.
Indotxina galdu eta berehala, matxinada piztu zen Aljerian. Frantziako Gobernuak, hasieran, arrakasta izan zuen matxinada kontrolatzean baina frantziar paraxutistek eta segurtasun indarrek egindako torturek zalaparta bizia sortu zuten metropolian. 1958an Errepublikak zituen ezegonkortasun eta eraginik ezak gaina jo zuen, Parisko Gobernuak matxinada amaitzeko asmotan aljeriar nazionalistekin negoziatuko zuela adierazi zuenean. Horrek pied-noir (Aljerian bizi ziren frantziarrak) eta Armadak haserrarazi zituen.
Maiatzeko krisialdian, Jacques Massu jenerala burua zuten militar talde batek Aljer hartu zuen eta Parisa paraxutistak bidaltzearen mehatxua egin zuten, Charles de Gaulle Bigarren Mundu Gerrako heroia Errepublikako buru izendatzen ez bazuten.[1]
Iritzi publikoa ez zen De Gaullen aldekoa baina ez zuen eraginkorra ez zen 'legezkotasun errepublikanoa' luzatu ere; hasieran, politikariek Aljeriako kolpisten eskakizuna errefusatu zuten baina, metropolitar armadaren jarrera eta Errepublikaren etorkizunarekiko gehiengoak zuen axolagabetasuna ikusita, iritziz aldatu ziren. De Gaullek gobernuburu izatea onartu zuen, baina eskaera bat egin zuen: erregimen presidentzialista ezarri behar zuen konstituzio berri bat egin zezaten. Matxinada militar masibo baten mehatxupean, berriro, Frantziako Parlamentuak atzera egin zuen eta horrela Bosgarren Errepublika jaio zen.
Izena | Agintaldiaren hasiera | Alderdia |
---|---|---|
Paul Ramadier | 1947ko urtarrilaren 22a | SFIO |
Robert Schuman | 1947ko azaroaren 24a | MRP |
André Marie | 1948ko uztailaren 26a | Radical |
Robert Schuman | 1948ko irailaren 5a | MRP |
Henri Queuille | 1948ko irailaren 11a | Radical |
Georges Bidault | 1949ko urriaren 28a | MRP |
Henri Queuille | 1950eko uztailaren 2a | Radical |
René Pleven | 1950eko uztailaren 12a | UDSR |
Henri Queuille | 1951ko martxoaren 10a | Radical |
René Pleven | 1951ko abuztuaren 11a | UDSR |
Edgar Faure | 1952ko urtarrilaren 20a | Radical |
Antoine Pinay | 1952ko martxoaren 8a | CNIP |
René Mayer | 1953ko urtarrilaren 8a | Radical |
Joseph Laniel | 1953ko ekainaren 27a | CNIP |
Pierre Mendès-France | 1954ko ekainaren 18a | Radical |
Edgar Faure | 1955eko otsailaren 23a | Radical |
Guy Mollet | 1956ko urtarrilaren 31a | SFIO |
Maurice Bourgès-Maunoury | 1957ko ekainaren 12a | Radical |
Félix Gaillard | 1957ko azaroaren 6a | Radical |
Pierre Pflimlin | 1958ko maiatzaren 13a | MRP |
Charles de Gaulle | 1958ko ekainaren 1a | UNR |
1959ko urtarrilaren 8a |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.