From Wikipedia, the free encyclopedia
Francine Paula Pascal, jaiotzez Rubin, (New York, 1932ko maiatzaren 13a – ibidem, 2024ko uztailaren 28a) estatubatuar idazlea izan zen, batez ere Sweet Valley High gazteentzako liburu sailagatik ezaguna[1][2][3].
Francine Pascal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francine Paula Rubin |
Jaiotza | Manhattan, 1932ko maiatzaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 2024ko uztailaren 28a (92 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: linfoma |
Familia | |
Ezkontidea(k) | John Pascal (1965 - 1981) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, eleberrigilea, idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Lan nabarmenak | |
Francine Paula Rubin Manhattanen jaio zen 1932ko maiatzaren 13an, eta New Yorkeko Jamaica auzoan hazi zen. Kazetaritza ikasi zuen New Yorkeko Unibertsitatean eta Cosmopolitan, Ladies' Home Journal, Modern Screen eta True Confessions aldizkarietan lan egin zuen[4].
1958an Jerome Offenbergekin ezkondu zen, eta 1963an dibortziatu ziren. Hurrengo urtean berriro ezkondu zen John Pascal idazle eta kazetariarekin (1932-1981). Lehen ezkontzatik hiru seme-alaba izan zituen. Haren alaba, Jamie Stewart Carmen, NBCko ekoizlea izan zen[5] eta 2008an hil zen[4].
Francine eta John Pascalek The Young Marrieds telesaileko gidoiak idatzi zituzten. Lan hori utzi zuten New Yorketik Los Angelesera joan zirenean. Geroago George M! musikaleko gidoia idatzi zuten Michael Stewartekin batera[4].
1977an lehen eleberria argitaratu zuen: Hangin' Out With Cici. Egun batean, argitaletxean lan egiten zuen lagun batek nerabeei zuzendutako liburu sail bat egiteko ideia eman zion, eta Pascal berehala hasi zen lanean, eta Sweet Valley High sailak arrakasta handia lortu zuen. Lehen zazpi liburuak berak idatzi zuen, eta geroago idazle talde bat gainbegiratu zuen[4].
2024ko uztailaren 28an hil zen New Yorkeko Ospitale Presbiterianoan, linfomak jota, 92 urte zituela[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.