Flores (uhartea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Flores[1] izenekoa, Sondako uharte txikietako bat da, Indonesiako Java uhartetik ekialdetik mendebaldera hedatzen den uhartedi bat. Sumbawa eta Komodotik ekialdera dago, eta Lomblen eta Alor uharteditik mendebaldera. Hego-ekialdean, Timor dago. Hegoaldean, Sumbako itsasartetik harago, Sumba dago, eta, iparraldean, Floresko itsasotik harago, Sulawesi.
Flores uhartea | |
---|---|
| |
Geografia | |
Kokapena | Floresko itsasoa |
Uhartedia | Sondako Uharte Txikiak |
Azalera | 13.540 km² |
Punturik garaiena | Poco Mandasawu |
Politika | |
Herrialdea | Indonesia |
Probintzia | Nusa Tenggara Timur |
Hiri populatuena | Maumere |
Hiri populatuenaren biztanleria | 70.000 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 1.831.000 bizt. (2010) |
Dentsitatea | 135 bizt./km² |
Flores uhartea, Indonesiako Nusa Tenggara Timur probintzian dago. "Erregentziak" bezala ezagutzen diren bost barrutitan banatua dago. Ekialdetik mendebaldera, Manggarai, Ngada, Ende, Sikka eta Flores Timur dira.
Flores uharteko mendebaldeko kostaldea, Komodo uhartearekin batera, Komodoko dragoia egoera naturalean aurki daitekeen toki urrietako bat da. Antzina, musker handi hau, gizakia uhartera iritsi eta gutxira desagertu ziren xagu erraldoiez eta Stegodon generoko elefante nanoez elikatzen zen. Gizakiak Komodoko dragoiek ehizatzen dituzten basatitutako bufaloak, oreinak, basurdeak eta tximinoak sartu zituen. Ugariak dira, baita ere, hegazti, saguzar, suge eta anfibioak.
2003ko irailean, Liang Buako leizean, uhartearen mendebaldean hominido espezie bat aurkitu zen. Ordutik, aurkikuntza, "Floresko gizakia" (Homo floresiensis) bezala ezagutu da. Dirudienez, Homo erectusaren bertsio txikiago bat da, 100-110 zentimetroko altuerakoa. Dirudienez, duela 18.000 urte edo gutxiagora arte existitu zen.