Fianna Fáil - Alderdi errepublikanoa (irlanderaz: Fianna Fáil – An Páirtí Poblachtánach, ingelesez: Fianna Fáil – The Republican Party; irlanderazko Fianna Fáil[1] izendapenak euskaraz Patuaren Gudariak esan nahi du) 1932tik Irlandako Errepublikako alderdi handiena da, agintean denboraldi luzeenak igaro dituena ere badelarik.

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Fianna Fáil
Thumb
Datuak
Izen laburraFF
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Ideologiakristau demokrazia, europazaletasuna eta Irlandar errepublikanismoa
Kokapen politikoazentrismo eta zentro-eskuin
Jarduera
KidetzaAlliance of Liberals and Democrats for Europe Party (en) Itzuli eta Union for Europe of the Nations (en) Itzuli
Kide kopurua21.600 (2015)
Agintea
LehendakariaMicheál Martin
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1926ko maiatzaren 16a
1926ko martxoaren 23a
1926ko maiatza
Sortzailea
SorlekuaCapitol Cinema (en) Itzuli
Koloreak    
webgune ofiziala
Twitter: fiannafailparty Edit the value on Wikidata
Itxi

Usadioz Irlandan alderdi politiko hau 1922ko Itun anglo-irlandarra, Irlandaren Banaketa eta Irlandako Estatu Askearen aurka eta Irlandako Errepublikaren alde agertu zirenen ondorengoekin irudikatu ohi da. Aldiz, itun horren, Irlandako Estatu Askearen eta Irlandaren banaketaren alde jarri zirenak Fine Gael alderdiak ordezkatu ohi ditu. Nahiz eta gaur egun jada, eta hamarkada ugari iragan ostean, usadiozko banaketa hori hain garbia ez izan.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Irlandako Gerra Zibila»

Itun Anglo-irlandarraren aurkakoek, ordura arte Sinn Féin alderdiko buruzagia zen Éamon de Valera buru zutela, Irlandako Estatu Askeko parlamentuan eserlekuak hartzear uko egin ziotenei, bertan sartzeko Britainia Handiko erregeari men egin eta leial izateko zina egin behar zelako, bai eta Irlandaren banaketa eta Ipar Irlandaren sorrerarekin ados ez zeudelako. Irlandako Gerra Zibila amaitzean, Itunaren aurkakoek errepresio gogorra jasan behar izan zuten.

1926. urterako jada Éamon de Valerak jarrera abstentzionista horrek inora eramaten ez zituztela eta atzean utzi behar zutela ikusi zuen. Berak eta bere aldekoek Irlandako Estatu Askeko legebiltzarrean parte hartzen hasi eta bide pragmatikoago bati ekitea erabaki zuten, Irlandako eredu politikoa pixkanaka ideal errepublikarrera gerturatu eta azken helburu gisa Irlandako Errepublika aldarrikatu. Une horretan, Irlandako Estatu Askeko hauteskundeetara aurkezteko Fianna Fáil alderdi sortu zuten, eta alderdi honek Estatu Askea onartu zuen. Bestalde, onartu ez zuten errepublikano bakan eta erradikalenak ia desagertzeko zorian zegoen Sinn Féin alderdira edota beste alderdi txikietan sakabanatu ziren.

1932rako Fianna Fáil alderdia Irlandako Estatu Askeko alderdi bozkatuena bihurtu zen eta epealdi labur batzuetan izan ezik bere esku eduki izan du Irlandako gobernua.

2008ko maiatzean Bertie Ahern alderdikideak Taoiseach edo Irlandako gobernuburu kargua utzi zuen. Ordutik aurrera Brian Cowenek hartu zuen bere tokia, gobernuko eta alderdiko buruzagitza, hain zuzen. 2011ko hauteskundeetan porrot handia jasan zuen, eta lehen postutik hirugarrenera igaro zen, Fine Gael eta Alderdi Laboristaren atzetik.

Fianna Fáilen buruzagi nabarmenak historian zehar

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.