politikari irlandarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Patrick Bartholemew Ahern (irlanderaz Pádraig Parthalán Ó hEachtairn) (1951ko irailaren 12an jaioa) irlandar ekonomista eta politikaria da. Fianna Fàil alderdi kontserbadorearen ezker hegaleko kidea da. 1997ko ekainaren 26tik 2008ko maiatzaren 7ra arte Irlandako Errepublikako Taoiseacha izan zen, ustelkeria kasu batengatik dimititu zuen eta Brian Cowenek ordezkatu zuen.
1977an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu bere alderdiaren eskutik. 1980ko hamarkadan Dublingo alkate izan zen, 1987-1991 bitartean Lan ministro, eta 1993an Finantza ministro izendatu zuten A. Reynoldsen koalizio gobernuan. Asko hazi zen bere ospea kargu horretan, ekonomia arloan zuen gaitasuna erakusteko aukera izan baitzuen: 1993ko Europako Diru Sistemaren krisia zela-eta hartutako neurriak egokiak eta eraginkorrak izan zirenez, arrakasta handia izan zuen. Baina Ahernen karrera distiratsua bertan behera gelditu zen 1994ko azaroan, koalizioko gobernuak porrot egin baitzuen. Urte berean, bere alderdiaren buruzagi izendatu zuten, eta bera izan da 43 urterekin alderdi horrek inoiz izan duen buruzagi gazteena.
Oposizioan egon ondoren, 1997an hauteskundeak aurreratu zituzten, eta bere alderdia izan zen garaile. 1997ko ekainaren 26an bera izendatu zuten Irlandako Lehen ministro; berriro ere, bera izan zen inoiz kargu hori bete duen pertsonarik gazteena. Negoziaziorako eta elkarrizketarako gaitasun handia zuen. Bere gobernuak abertzaleen eta unionisten arteko hitzarmen politikoan oinarritutako Irlanda bakarraren alde egin zuen, baina erradikalak baztertuz, betiere. Hala ere, 2008an ustelkeria kasu batengatik dimititu zuen eta Brian Cowenek ordezkatu zuen.
2011ko apirilaren 13an Gipuzkoako Foru Aldundian Ostiral Santuko Hitzarmenari buruzko hitzaldia eman zuen.
Bertie Ahernek 2011ko urriaren 17an parte hartu zuen Aieteko bake konferentzian, Donostian. Koffi Annan eta Europako beste 4 lider politikorekin presiditu zuen mahaia (Jonathan Powell, Gro Harlem Brundtland, Pierre Joxe eta Gerry Adams), eta bertan ETAri borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.