From Wikipedia, the free encyclopedia
Fariña (galizieraz "irina", kokaina izendatzeko izendapena) espainiar telesail bat da. Nacho Carretero coruñar idazlearen izenburu berdineko liburuan oinarritua dago. Atresmedia Televisión kateak Bambú Producciones ekoiztetxearekin elkarlanean ekoitzia da.
Fariña (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 10 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | drama, polizia-telesaila eta telenarconovela (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 60 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Fariña (liburua) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Carlos Sedes (en) Jorge Torregrossa (en) |
Antzezlea(k) | |
Javier Rey (Sito Miñanco) Carlos Blanco Vila (en) (Laureano Oubiña Piñeiro) Celso Bugallo Aguiar (en) Mela Casal (en) Monti Castiñeiras (en) Antonio Durán "Morris" (en) (Manuel Charlín) Isabel Naveira (en) Xosé Antonio Touriñán (en) Xúlio Abonjo (en) Luísa Merelas (en) Miquel Fernández (Baltasar Garzón) Antonio Mourelos Marta Larralde (en) Manuel Lourenzo (en) (Vicente Otero Pérez) Mabel Rivera Tamar Novas Tristán Ulloa Ricardo de Barreiro (en) Jana Perez (en) Christian Escuredo (en) Nacho Castaño Pepo Suevos (en) Maria Vazquez Xosé Manuel Esperante (en) Eva Fernández (en) Carlos Sante Varela (en) Alfonso Agra (en) Chechu Salgado (en) Miro Magariños (en) Tito Asorey (en) Mario Bolaños (en) Iolanda Muíños (en) (Carmen Avendaño) Víctor Mosqueira (en) Salvador del Río (en) Jesús Noguero (Javier Zaragoza Aguado (en) ) Harlys Becerra (en) (Jorge Luis Ochoa Vásquez (chupador de verga) (en) ) Jason Trigueros (en) (Gilberto Rodríguez Orejuela (en) ) Evaristo Calvo (en) (Miguel Boyer) Ernesto Chao (en) (Xerardo Fernández Albor) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ramón Campos (en) Teresa Fernández-Valdés Carlos Sedes (en) |
Konpainia ekoizlea | Bambú Producciones |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Antena 3 |
Hasiera-data | 2018ko otsailaren 28a |
Amaiera-data | 2018ko maiatzaren 9a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Galizia |
Argumentu nagusia | droga-trafikoa |
antena3.com… | |
|
1980ko hamarkada, Cambados. Sito Miñanco (Javier Rey) bere txalupa trebeziaz maneiatzen duen arrantzalea Vicente Otero Pérez "Terito" (Manuel Lourenzo) Arousako itsasadarrako klanen buruzagiaren eskutik tabakoaren estraperloan hasiko da. Ondoren, beste bi lagunekin batera beren kaxaz estraperloa egingo dute. Aduanako zaintza ekiditeko, patruila bat Winston paketeekin sobornatuko dute.
Estraperlo klanen artean haxixaren trafikoan sartzeko asmoa aipatuko da, jada Manuel Busteloren (Alfonso Agra) semeak eskualdean banatzen baitu. Laureano Oubiña (Carlos Blanco) eta beste zenbait klan aldekoak dira, baina Vicente Otero Pérez "Terito" (Manuel Lourenzo) aurka agertuko da. Geroago, dirua zuritzeko Panamarako bidai batean zehar, Sito Miñancok droga Galizian lehorreratzeko asmoz bertako zenbait droga trafikatzaileekin kontaktatuko du.
Bestalde, Manuel Charlínen (Antonio Durán “Morris”) semeak Cándido Silva (Xosé Manuel Esperante) atzeman asmoz dabiltz, haiei lapurtu zien dirua berreskuratzeko asmoz. Hura atzemateko Montáñez (Milo Taboada) goardia zibila eta Pilar Charlínen (Isabel Naveira) laguntza izango dute. Silvak jipoia jaso baina ihes egitea lortu eta Charlíndarren aurkako salaketa jartzeko asmoz Darío Castro (Tristán Ulloa) sarjentuaren aurrean aurkeztuko da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.