From Wikipedia, the free encyclopedia
Familia-plangintza bikote edo pertsona batek hartutako erabaki librea eta arduratsua da, izan nahi dituen seme-alaben kopuruari buruz, eta, ume bat baino gehiago edukitzea erabakiko balu, horien jaiotzen arteko denbora-tarteari buruz. Jaiotzak erregulatzeko prozedurak, bai haurdun ez geratzeko teknikak (kontrazepzioa) bai lagundutako ugalketa-teknikak ere bada.[1] Teknika horiek errazteko, administrazioek familia-plangintzako zentroak sortzen dituzte.
Bikote edo pertsona batek hartutako erabaki librea eta arduratsua da familia-plangintza. Nahi gabeko haurdunaldiak ekidin edo desiratutako haurdunaldiak erraztu eta haurrak noiz izan erabakitzen eta bideratzen duten neurrien multzoa ere da. Familia bat eraikitzea edo ez eraikitzea norbere esku dagoen aukera bat izan behar da.[2]
Familia-plangintzaren barruan sartzen dira, halaber, sexualitatearen heziketa, sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa eta tratamendua, ernalketaren aurreko aholkularitza, haurdunaldian eta erditzean, bai eta ernalkortasunaren tratamendua ere,[3] lagundutako ugalketa-tekniken bidez, in vitro ernalketa kasu.
Planifikazio-zerbitzuak osasun-profesional espezializatuek eskaintzen dituzten prestazioen multzoa dira. Horien barruan sartzen dira hezkuntza-, prebentzio-, medikuntza- eta gizarte-jarduerak eta -praktikak, gizabanakoei, adingabeak barne, seme-alaben kopurua eta haien arteko espaziamendua libreki zehaztea eta haien zirkunstantzietarako bitarteko egokiena aukeratzea ahalbidetzen dietenak.[4]
Familia-plangintzako zerbitzu medikoek antisorgailuei buruzko informazioa ematen dute, eta laguntza mediko espezializatua eskaintzen dute nahi diren haurdunaldiak bereizteko eta nahi ez diren haurdunaldiak saihesteko.[5] Ildo horretan, familia-plangintza haurdunaldien kopurua eta kronologia kontrolatzeko hainbat metodo erabiltzean datza.
Familia-plangintzaren azken helburua amaren, seme-alaben eta, oro har, familiaren osasuna hobetzea da. Ildo horretan, honako hauek dira aitortutako oinarrizko osasun-prebentzioko neurriak:
Metodo antikontzeptiboak doan daude eskuragarri osasun-zerbitzuetako kontsultategietan, eta prezio desberdinak dituzte farmazietan eta medikuen eta emaginen kontsulta pribatuetan. Baliabide ekonomikoen eta nahi den arreta motaren arabera pentsatu behar da zein aukera komeni den gehien.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) metodo antikontzeptibo bat edo bestea erabiltzeko irizpide medikoei buruzko gomendioak ezarri ditu. OMEk garatu ditu irizpideak, munduko kontinente guztietako talde, erakunde eta gizabanakoekin batera. Irizpide horien bidez, mundu osoko emakumeek eta gizonek familia-plangintzako zerbitzu seguruak eta kalitate handikoak eskuratu ahal izango dituztela bermatu nahi da.
Hona hemen ohikoenak:[7]
Ugalkortasun eza ematen da pertsona bat ezin denean naturalki seme edo alaba bat sortu, hau da, urtebetez sexu-bizitza aktiboa izan ondoren haurdun egon. Laguntza bidezko ugalketa edo ernalketa artifiziala gametoak manipulatzea dakarren antzutasuna tratatzeko teknika da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.