Remove ads
naturalista, ingurumen dibulgatzaile eta dokumentalista espainiarra (1928-1980) From Wikipedia, the free encyclopedia
Félix Samuel Rodríguez de la Fuente (Poza de la Sal, Burgos 1928ko martxoaren 14a – Shaktoolik, Alaska, 1980ko martxoaren 14a), Félix Rodríguez de la Fuente izenaz ezaguna, etologo, naturalista eta naturazaletasunaren hedatzailea izan zen, Espainian naturaren defentsaren aldeko aintzindaria, bai eta irratia eta telebistarako dokumentalen egilea ere, horietan guztietan nabariena El Hombre y la Tierra ("Gizona eta Lurra") (1974-1980)[1] dokumetal sail arrakastatsu eta eragin handikoa izan zen. Medikuntzan lizentziatua eta biologian autodidakta, karisma handiko pertsonaia polifazetikoa izan zen: haren eraginak, urteak igaro ahala, iraun egin du[2]. Haren jakintzak falkoneria[3] eta etologiaren hainbat saila bereganatzen zituen, bereziki otsoen inguruko ikerketa eta elkarbizitza.
Félix Rodríguez de la Fuente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Félix Rodríguez de la Fuente |
Jaiotza | Poza de la Sal, 1928ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Shaktoolik, 1980ko martxoaren 14a (52 urte) |
Hobiratze lekua | Burgos cemetery (en) |
Heriotza modua | : hegazkin-istripua |
Familia | |
Aita | Samuel Rodríguez Rodríguez |
Ama | Marcelina de la Fuente Ibáñez |
Ezkontidea(k) | Q124351766 (1966 - 1980ko martxoaren 14a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Facultad de Medicina (Universidad de Valladolid) (en) (1946 - 1953) licentiate of Medicine (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biophilia hypothesis (en) , abenturazalea, zoologoa, ekintzaile ekologista, film-zuzendaria, naturalista, telebista aurkezlea, zientzia-dibulgatzailea, idazlea, medikua, ekologoa eta zinema ekoizlea |
Enplegatzailea(k) | Radiotelevisión Española Torrejón de Ardozko aire-basea Editorial Salvat (en) Vocento Adolfo Suárez, Madril-Barajas aireportua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Espainiako Ornitologia Elkartea Royal Academy of Veterinary Sciences of Spain (en) |
Belatzak eta hegazti harrapariak hazteko zaletasuna zuen, eta azkenean, ikerketan aritu zen erabat; batez ere animalien ohiturei buruzkoak ikertu zituen.
Bestalde, Rodríguez de la Fuentek espedizionario, Afrikako argazki-safarien gidari, hizlari eta idazle gisa ere jardun zuen, gainera Espainian oraindik naturaren defentsa mugimendurik ez zegoenean herrialde hartako kontzientziazio ekologikoaren alde ere ekin zion. Haren eragina ez zen Espainia mailara mugatu, nazioartean ere emititu diren bere telesailak ehundaka miloika ikusleek ikusi izan dituztela kalkulatu izan da, haietako dokumental batzuk egiteko asmoz aireko filmaketa bat burutzen ari zirela euren aireontziak istripua izan zuenean.
Felix izan zen ADENA Naturaren Babeserako Elkartearen sortzaileetako bat. Gaur egun, elkarte hori WWFren Espainiako atala da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.