Ibon Sarasolak idatzitako saiakera bat, Alberdania argitaletxeak 1997. urtean plazaratua From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskara batuaren ajeak Ibon Sarasolak idatzitako saiakera bat da, Alberdania argitaletxeak 1997. urtean plazaratua.
Euskara batuaren ajeak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Ibon Sarasola |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Euskara batuaren ajeak |
Argitaletxea | Alberdania |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |
Hizkuntza | euskara |
Sarasola euskararen gainean mintzatzen da, eta horren barren-barrenean, batik bat, hizkuntza estandarraz nahiz joera garbizaleaz. Haren esanetan, estandar hori 1960ko hamarkadaren amaieran lau literatur euskalkiak batzeko asmotan sortu zen, baina orain praktikan bi estandar ditugu: bata, Iparraldekoa, frantsesaren eraginpean dago; bestea, Hegoaldekoa, gaztelaniarenean.[1] Adibide askoren bitartez, egoera erakusten du, eta azaltzen du joera-aldaketa beharrezkoa dela. Izan ere, aurreko bideari lotuta segituz gero, bi euskara mota horien artean elkar ez ulertzeko arriskua dakusa.
Francisco Javier Rojo Cobos idazlearen iritziz, liburuaren oinarrian teoria hau dago: «euskara batuaren hiztegia gaurkotzea gazteleraren eragin zuzenaren pean egin da, txukuntasunaren kalterako. Ondorioz, euskara batuak, iparraldeko eta hegoaldeko euskaldunak hurbiltzeko tresna izan beharrean, desberdintasunak areagotzeko balio izan du.»[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.