Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal oiloa Euskal Herriko bertako hegazti arraza bat da. Hainbat barietate ditu.
Euskal oilo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Linnaeus, 1758
|
Europako oilo arraza atlantikoa da, pisu ertaineko hegaztia.
Belarritxo gorriak ditu, eta azal horia.
Euskal oiloaren bost barietate daude: Gorria, marraduna, lepasoila, zilarra eta beltza.
Orain hamarkada batzuk, oilo arraza hau oso jaki estimatua zen, eta baserri askotan hazten zen. Egun ordea desagertzeko arriskuan dago, nahiz eta azken urtetan arrazaren zenbait zaleek lan handia egin ondoren, euskal oiloa zerbait ugaritu egin da berriro.
1978an berreskuratzen hasi zen, arraza eta kalitatea hobetzeko hautaketa irizpide batzuk ezarri ziren, hazkunde mantsoa, aske haztea... Gure baserrietan gehienetan oilo eta oilasko industrialak erabiltzen ari direnez, oraindik ere arraza ez dago salbu.
Duela gutxi arte, Euskal Herriko herrietako kaleetan ohikoa zen oilo, oilar eta txitak ikustea, lurrean aztarrika, zizare bila.
Baserrietan, olioek zizareak eta artaleak jaten dituzte garagarra, garia eta oloarekin batera.
Euskal oiloa berez, larrean aske ibiltzeko hegaztia da. Gogorra eta zainketa gutxi behar duena. Hegazti erakusketetan, Espainiako Estatuan batik bat, mail gorena hartu du. Berriki egin da nazioarteko aurkezpena.
Euskal mitologian, erraz topa daiteke oiloekin zerikusia duten gai eta kontuak: oilar-burua duten gaizkinak. Martxoko oilar beltzak errundako arrautzetik jaiotako herensugea edota oilategi aurrean, txorimaloak jartzen zituzten txori eta animalia arriskutsuak uxatzeko.
Egunsentian, oilarren kukurrukuak gauekoek etxeko bidea hartzen zutela adierazten zuen. Olentzeroren kantak ere badu zati bat: “kapoia ere dauka arrutzatxuekin…“
Hegazti erdi astuna da, gandor soil eta ertainekoa, belarritxo labur eta hanka horiak dauzka.
Arraza landatarra da, bai erruletzat, bai haragitarako egokia.
Lumajea: gorputzari itsatsi samarra, luma biribiltsuez osatua.
Arrautzak: handi samarrak erruten ditu, 60 bat gramokoak, oskol ilunekoak.
Pisua: oilarrak, 3,6 kilo inguru. Oiloak 2,5 kilo inguru.
Eraztunen diametroa: oilarrarenak 20 mm. Oiloarena, 18 mm
Oilarraren antzekoa, mokoa izan ezik: oiloak ez du arrak bezain gakotua; gandorra, mediterraniar arrazetan ez bezala, tentea da, ez da erortzen alboetara eta oilo haiena baino txikiagoa da. Kokotsak labur eta biribilagoak dira. Belarritxoak txikiago, lantza-erakoak hauek ere. Bularra irtena da, zabala, oilarrarena baino estuagoa, dena den.
Isatsa txikia, ez oso harrotua (35º), lemariak zabal eta elkarren gainean antolatuak. Izter eta hankak, oilarrarenak bezalakoak, sexuari dagozkion proportzioetan, nolanahi ere.
Belarritxoak zuri agertzea. Hego eta isatsean luma zuriak agertzea, Zilarra barietateko hegaztietan izan ezik. Hankak hori kolorekoak ez izatea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.