Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eurasiar estepa edo Estepa Handia Eurasia superkontinentearen erdigunea estaltzen duen estepa-ekoeskualde handia da, larre epelez, sabanaz eta sastrakadiz estalirik. Moldaviatik Ukrainaren bidez Siberiaraino hedatzen da, bere exklaberik handiena den Hungariako puszta tartean.[1] Estepak Europa, erdialdeko Asia, Txina, hegoaldeko Asia eta Ekialde Ertaina lotu ditu ekonomikoki, politikoki eta kulturalki, merkataritza bideen bidez, Antzinaroan eta Erdi Aroan bereziki Zetaren Bidearen bidez.
Eurasiar estepa | |
---|---|
Mota | temperate steppe (en) eta lurralde |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°42′N 70°30′E |
Artzain-nomadak agertu aurretik estepako ekologiari buruzko informazio gutxi dagoela ematen du. Bertoko lehen abereak ardiak eta ahuntzak ziren. Gameluak eremu lehorrenetan erabili zituzten, mendebalderantz Astrakhaneraino garraioak egiteko. Jak batzuk ere egon ziren Tibeteko ertzean zehar. Zaldia, lehen aldiz, errusiar eta kazakhstandar estepan etxekotu zuten, k.a. 3.000. urtea baino lehen.
Munduko Natura Funtsak larre epeletan, sabanetan eta sastrakaditan banatzen du estepa euroasiarra. Estepak hainbat eskualde ditu: altitudea, klima, euria eta beste ezaugarri batzuen arabera. Nabarmentzekoak dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.