From Wikipedia, the free encyclopedia
Eukaliptoak[1] (Eucalyptus) (grezieratik: ευκάλυπτος "estali") mirtazeoen familiako eta Eucaliptus generoko zuhaitzak edo zuhaixkak dira.
Eukalipto | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Myrtales |
Familia | Myrtaceae |
Subfamilia | Myrtoideae |
Generoa | Eucalyptus L'Hér.
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Eucalyptus gum (en) eta eucalyptus (en) |
Hosto gazteak aurkakoak eta eseriak dituzte; helduek, berriz, txandakatuak, peziolodunak eta larrukarak. Loreak unbela bakanetan daude eta fruitua kapsula-motakoa da. Jatorriz Australia, Tasmania eta Zeelanda Berrikoak dira.
Eukaliptoa ezaguna da bere hazkuntza azkarrarengatik. Ustiapen-zikloa 12 urte ingurukoa da eta ez 25 urtekoa pinuekin bezala, edo askoz urte gehiago espezie autoktonoekin (pagoa, haritza, gaztaina...). Baina horrek badauka bere alde txarra: prozesu azkar horrek lurraren kalitatea eta bizitza modu esanguratsuan ahultzen du.
Arturo Elosegi ikertzaileak aztertu du eragin negatibo hori Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikerketok erakutsi dute Euskal Herrian eukaliptadiek nabarmen hondatzen dituztela errekak. Eukaliptoaren orbela kalitate txarrekoa da, toxikoa animalia askorentzat. Eukaliptadiz inguratutako errekek orbel gutxiago eta kalitate okerragokoa jasotzen dute baso naturalez inguratutakoek baino. Horrek erreka inguruko onddoak eta ornogabeak kaltetzen ditu.
Gainera, eukaliptadiak matarrasaz mozten dira, alegia, zuhaitz guztiak batera, eta hori oso maiz egiten da, hamabi urtetik behin. Ikerketek erakutsi dute matarrasek kalte handia egiten dutela erreketan, haiek lokazten eta bertako bizidunentzat baldintzak guztiz okertzen. Horrekin batera, ustiapenerako egiten diren pista-sareak oso sarriak izaten dira, eta pista horiek, matarrasekin batera, lurzoruaren galera dakarte, eta erreken lokaztea areagotzen dute.[2]
Euskal Herriko basoa ia erabat soilduta zegoela, XX. mende hasieran, foru-aldundiek hazkunde azkarreko espezieak bultzatu zituzten, bereziki intsinis pinua. Garai hartarako erabaki ulergarria izan zen. Mende bat geroago, ordea, mendiak eta gizartea guztiz aldatu dira, baina erakundeek pinuen eta eukaliptoen monokultiboa bultzatzen segitzen dute.[3]
Basogintza intentsiboaren kalteak eskalarekin lotuta daude. Unada bat eukaliptoz landatzeak eragin txikia du, haran oso bat eukaliptoz estaltzea oso bestelakoa da. Errekei begira, gauza asko egin daitezke basogintzaren eragina murrizteko: ibarbaso naturalak manten daitezke, pista-sareak optimizatu eta basolanak kalterik txikieneko garaietara mugatu, maiz egindako matarrasa oso kaltegarria da eta.[2]
600 espezie inguru dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.