Etxeandia dorretxea
Ondarroako (Bizkaia) Erdi Aroko dorretxea From Wikipedia, the free encyclopedia
Etxeandia dorretxea Ondarroan dagoen XVI. mendeko hiri-jauregia da.[1]
Etxeandia dorretxea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Ondarroa |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Kokapena
Dorrea Erribera kalearen 30 zenbakian dago, Alde Zaharraren ertzean, Zubi Zaharretik metro gutxira.[2] Kale Handitik ere sarrera du (39 zenbakia).
Ezaugarriak
Eraikina harlangaitza eta harlandua erabiliz eraikia dago. Egitura sinplea du, oin karratukoa, eta jatorriz hiru solairu zituen. Argizuloen eta gezileihoen aztarnak ditu. Egitura oso eraldatua dago; elementurik zaharrenak eraikina konpontzeko lanetan aurkitu ziren, Erribera kalera ematen duen fatxadan[3]
- Lehen solairuan (aintzinan beheko solairu izandakoa), argizuloak.
- Bigarren solairuan, balkoi puntaduna; agian jatorriz atea zen, alde bietan gezileihoak baititu.
- Hirugarren solairuan, leiho geminatu bat, eta beste bat puntaduna.[4]
Hauen gainean solairu gehiago eraiki izan dira: laugarrena (jatorrizko ganbararen mailan) eta haren gainean bostgarrena, seigarrena eta ganbara bat.
Eraikina mendiaren malda piko batean eraikia dago, beraz altuera desberdintasun handia du fatxaden artean: Erribera kaletik beheko solairua eta sei pisu ikusten dira; Kale Handitik bi bakarrik. Kale bien arteko desnibela gainditzeko eskaileradun pasabidea dago, nondik 1. 2. 3. eta 4. solairuetarako sarbideak dauden. Beheko solairura (Apallu taberna) Erribera kaletik sartzen da; eta Kale Handitik 5. 6. eta ganbarara.
Beste datuak
Argazki galeria
- Erribera kaleko fatxada
- Erribera eta Kale Handi arteko eskailera
- Kale Handiko fatxada
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.