From Wikipedia, the free encyclopedia
Estilo Inperial (frantsesez: Style Empire) neoklasizismo berantiar barruan kokatzen den arte-estiloa da. Izena Frantziako Napoleonek sortu zuen Lehen Inperiotik dator. Estilo hau batez ere eraikinen barruan landu zen: altzarietan, dekorazioetan, modan...[1]
Nahiz eta duen izena, estilo hau batez ere Inperioa aldarrikatzea aurretik garatu zen, hau da, 1804 aurretik. Jatorri bat eman beharrean Italian, 1797an, eta Egipton, 1798an, Frantziako armadak aurrera eraman zituen kanpainak aipa daitezke. Frantzian, Estilo Inperial aurretik, Direktorio estilo eta Berrezarkuntza estiloak ezagutu ziren.
Charles Percier eta Pierre-François-Léonard Fontaine arkitektoek diseinatua, Napoleon I.aren aginduetara abiatu zen, eta abdikazioaren ostean jarraitu zuen Europan zein Amerikan zabalduz.[2] Hedaduraz, arkitektura-lanak ere izendatzen ditu, monumentu inperialak barne, eta Napoleon I.aren garaian pinturan eta eskulturan ekoitzitako propaganda-artea da.
Inperio estiloak XVIII. mendeko neoklasizismoaren ezaugarri izan ziren forma primitibo eta garbiak baztertu zituen, eta bereziki Luis XVI.a estilokoak, forma errepikakorrak, bitxikeria eta irmotasuna besarkatzeko. Napoleonek ere, bere garaian buruzagi iraultzaileek bezala, artean propaganda-boterea ikusten zuen. Estilo Inperialean sinbolo berberak ("ns", erle inperialak, arranoa) nonahi egoteak eta errepikatzeak Louvre eta Versaillesko Luis XIV.aren erregealdiko apaindura ugari gogorarazten zuen.
Frantziako enperadore berriarentzat arteak ez zuen balio hezitzailerik, baizik eta Inperioaren aintza adierazteko balio zuen elementua; gainera, artea jada ez zuten intelektualek gidatzen, baizik eta erregimeneko zerbitzariek eta funtzionarioek. Beraz, estilo hau ez zen Parisko gorte inperialean bakarrik garatu, baizik eta estatu sateliteen hiriburuetan zehar indarrez hedatu zen. Berehala, Napoli, Milan, Florentzia, Kassel edo Amsterdamgo jauregiek altzari bikainak jaso zituzten, Tuilerietakoekin lehian. Inperio estiloaren pean, Antzinaroaren eragina edukiz ezabatzen da, eta, aldi berean, formaren eta antzerkiaren balioa areagotzen da. Bere dekoratibismoak XIX. mendeko modak iragartzen zituen.
Urte horietan Frantziako enperadore-egoitzak berregituratu ziren eta horiek dira estilo honen adibide ezagunenak: Tuileriak jauregia, Saint-Cloud jauregia, Fontainebleauko jauregia, Compiègne jauregia, Grand Trianon. Jauregi hauetatik kanpo zenbait egoitz pribatuetan ere islatu zen estilo hau: Château de Malmaison, Hôtel Beauharnais.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.