From Wikipedia, the free encyclopedia
Ester Xargay Melero (Sant Feliu de Guíxols, 1960ko apirilaren 12a – Palamós, 2024ko urtarrilaren 19a[1]) kataluniar idazle, itzultzaile, bideoartista eta kultura ekintzailea izan zen[2].
Ester Xargay Melero | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sant Feliu de Guíxols, 1960ko apirilaren 12a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Palamós, 2024ko urtarrilaren 19a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea : artearen historia |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, aktorea eta bideoartista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Frantzian hazi zen eta 18 urterekin Kataluniara itzuli zen[1]. Artearen historia ikasi zuen Bartzelonako unibertsitatean. XX. mendearen amaierako Kataluniako panorama poetikoaren parte izan zen, kultur ekimen ugari sustatuz. Ekintza poetikoaren generoa ere landu zuen[3].
Hainbat poesia bildumatan kolaboratu zuen, horietako askotan Carles Hac Morrekin batera. Gidoilari eta itzultzaile lanetan ere aritu zen[4].
Avui, Papers d'Art, Reduccions, Transversal, Talp Club, Làtex, Sen titol, Barcelona Review, Internet Corner eta El Temps egunkari eta aldizkarietan kolaboratu zuen[2][3][5].
Azken urteotan La Païssa kultur espazioa zuzendu zuen Marquet de les Roquesen[6].
2024ko urtarrilaren 19an hil zen Palamósen, 63 urte zituela[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.