Endemismo, biologia arloan, taxoi bat eremu geografiko jakin batean baino ez dagoela hedatua adierazteko erabiltzen den hitza da, edo, beste era batean esanda, munduko beste inongo lekutan era naturalean ez dagoena[1]. Eremua edozein motatakoa izan daiteke: mendi bat, aintzira bat, mendilerro bat, ibai baten arroa, uharte bat edota kontinente bat. Hitza normalean espezieei dagokie, baina azpiespezie, barietate, genero, familia eta beste taxoiak deskribatzeko ere erabiltzen dute.
Normalean, isolaturiko uharteek beste eremuek baino endemismo gehiago dituzte, adibidez Papua Ginea Berriko hegazti eta Filipinetako ugaztunen erdiak endemikoak dira. Kategoria horretan, Madagaskar nabari da, ia bertako anfibio guztiak, narrastien % 90, ugaztunen % 55 eta hegaztien % 50 endemikoak dira eta.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.