Erromako foroa
antzinako Erroma hirian eraiki zen foro publiko zaharrena From Wikipedia, the free encyclopedia
antzinako Erroma hirian eraiki zen foro publiko zaharrena From Wikipedia, the free encyclopedia
Erromako foroa (latinez: Forum Romanum; hala ere, erromatarrek Forum Magnum edo soilik Forum izenez aipatu ohi zuten) Erroma klasikoaren erdigune formal eta zibila zen, eta hor egiten ziren negozioak, merkataritza, prostituzioa, erlijioa eta justizia administrazioa[1]. Bertan kokatzen zen bizileku komunala. Zoladura hondar sailek, inguruko muinoetatik higatutako sedimentuek, jada Errepublikaren lehen garaietan, foroaren maila igotzen ari zirela adierazten dute.
Erromako foroa | |
---|---|
Roman Forum and the Palatine | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′32″N 12°29′07″E |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Erromatar zibilizazioa hedatuz joan zen heinean, beste hiri batzuetan ere sortuz joan ziren foroak.
Jatorrian, lur zingiratsu bat izan zen, Tarkiniotarrek drainatu zutena Estolda Nagusiarekin. Bere behin betiko zoladura trabertinoa, oraindik ikus daitekeena, Augusto erromatar enperadorearen erregealdian datatua dago.
Gaur egun, bere hondakinengatik da ospetsua, argi eta garbi erakusten baitute hiri espazioak nola erabiltzen ziren Erromatar Inperioan.
Erromako foroak monumentu, eraikin eta gainerako antzinako hondakin garrantzitsu hauek ditu edo izan zituen:
Prozesio bide batek, Via Sacrak, Erromako foroa zeharkatzen du, hau, Koliseoarekin lotuz. Inperioaren amaieran, bere ohiko erabilera galdu zuen, eta toki sakratutzat geratu zen.
Foroan eraikitako azken monumentua, Fokasen Zutabea da. Erdi Aroan, Erromako foroaren oroitzapena mantendu zen arren, monumentuak, gehienbat, hondakinpean lurperatuak izan ziren, eta bere kokapena, Kapitolio muinoa eta Koliseoaren artean Campo Vaccinio edo "behien zelaia" deitua izan zen. Urbano V.a aita santua 1367an Avignonetik bueltatzeak, antzinako monumentuekiko geroz eta interes gehiago pitzarazi zuen, neurri batean bere irakasgai moralagatik eta, beste neurri batean, denbora askoren ondoren, Erroman abiatutako eraikin berrien harrobitzat. Haitzurdin mordoa lortu zen aita santuaren eraikinetarako (Vatikanorako nagusiki), eta foroan bertan sortutako labeetan egosi eta karea egiteko. Michelangelok, askotan, hondakinen suntsipenaren aurkako bere iritzia adierazi zuen. XV. mende amaierako artistek foroaren hondakinak marraztu zituzten, antikuarioek, inskripzioak kopiatu zituzten XVI. mendetik, eta indusketa profesional bat abiatu zen XVIII. mendearen amaieran. Kardinal batek, berriz drainatzeko neurriak hartu zituen, eta bere gainean Alessandrine auzoa eraiki zuen. Baina Carlo Fearen indusketak, nor, 1803an Septimio Severoren arkuaren hondakinak kentzen hasi zen, eta napoleondar erregimeneko arkeologoek, foroaren garbiketaren hasiera adierazi zuten, eta ez zena erabat indusi XX. mendearen hasiera arte.
Bere gaur egungo egoeran, elkarrekin erakusten dira zenbait mendetako hondakinak, erromatarrek, antzinagokoak ziren hondakinen gainean eraikitzeko zuten ohituraren ondorioz.
Hiriaren beste toki batzuetan egon ziren foroak, batzuetan, horietako gehienen hondakin mordoa kontserbatzen direlarik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.