Erreiti
Nafarroa Behereko udalerri ohia From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Behereko udalerri ohia From Wikipedia, the free encyclopedia
Erreiti[a] Euskal Herriko udalerri zaharra eta herri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 45,8 kilometrora. Purgua itsas mailatik 35 metrora dago, eta 3,36 km²-ko azalera hartzen du. 2018ko urtarrilaren 1a egunean 33 biztanle zituen.
Erreiti | |
---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |
Erreitiko zubia eta errota Biduze ibaiaren gainean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Agaramont |
Udalerria | Burgue-Erreiti |
Administrazioa | |
Mota | herri |
Izen ofiziala | Viellenave-sur-Bidouze |
Posta kodea | 64270 |
Herritarra | erreitiar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°24′55″N 1°03′42″W |
Azalera | 3,36 km² |
Garaiera | 35 metro |
Distantzia | 45,8 km (Donibane Garazitik) |
Demografia | |
Biztanleria | 33 (2018ko urtarrilaren 1a) |
1977ko azaroaren 15tik Burgue-Erreiti udalerrian dago, ondoko Burgue herriarekin batera. Ordura arte udalerri independentea izan zen, data horren eta 1973ko urtarrilaren 1aren arteko denbora izan ezik, orduan Burgue-Erango-Erreiti udalerriaren parte izan baitzen. Biduze ibaiaren ezkerraldean dago. Agaramont leinuaren jatorrizko sorlekua da, eta han izan zuten jatorrizko gaztelua, Agaramonteko gaztelua.
Bertako biztanleak erreitiarrak dira.
Erreiti beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa modu bakarran agertu da historian zehar:[1]
Bere jatorrizko izena argia eta gardena da: Hiriberri. Izen hori Euskal Herri osoan zabaldu da, baina gehienbat Nafarroako lurraldeetan, eta herri berri bati egiten dio erreferentzia. Izen horretarako termino bat duten gainerako hizkuntzetan, hitzez hitzeko itzulpena da. Frantsesaren kasuan, Vièlanava okzitanieraren asimilazio fonetikoa da, herrialde honetako okzitanierazko lurraldeetan gertatzen den bezala.
Hainbat herrik izen bera izatearen arazoa saihesteko (Nafarroa Beherean bakarrik dago beste bat, Hiriberri Garazi), izen bat gehitu ohi zaie, eta horretan hizkuntza erromantzeak desberdindu egiten dira. Frantsesak eta okzitaniarrak Biduze ibaia hartzen dute erreferentziatzat, eta, beraz, hitzez hitzeko itzulpena "Biduzeren gaineko Hiriberri" izango litzateke. Nafar erromantzez, berriz, kokatuta zegoen eskualdea (Amikuze) erabiltzen zen, gainerako kasuetan Nafarroan gertatzen den bezala (Hiriberri Aezkoa, Hiriberri Deierri, Hiriberri Artzibar...), nahiz eta gaur egun Agaramonten dagoen.
Hala ere, historikoki erregistratutako apelazioetatik ondoriozta daitekeenez, Erreiti beti deitzen zen "Hiriberri" bakarrik, apelatiborik gabe, izen bereko gainerako herriek ez bezala. Hori dela eta, euskaraz Hiriberribeheiti bezala ezagutu zen goiz-goizetik, Hiriberri deituriko gainerako herriekiko bere beheragoko posizioa adieraziz. Izen hain luze hau aldizka uzkurtu zen: Hiriberribeheiti > Iriberribeiti > Errbeiti > Erreiti. Forma hau XIII. mendetik behintzat frogatuta dago, eta horrela ezagutu izan da beti euskaraz.[2]
Nafarroa Behereko iparraldean dago. Biduze ibaiak berarekin udalerria osatzen duen Erreititik bereizten du. Hegoaldean zein mendebaldean, aldiz, Amikuzeko herri batzuk ditu auzokide: Bizkai, Martxueta, Arrueta eta Sarrikota. Zati handi batean hegoaldeko muga Biduzeren ibaiadarra den Minhurrieta eta bere urak azken honetara isurtzen duen Mulari (la Moulary) errekek markatzen dute.
Denbora luzez hauxe izan da hizkuntza-muga, Agaramont eskualde gehienbat gaskoieradun eta Amikuze euskaldunaren artekoa.
Altuera apaleko lurrak dira: tontorrik garaiena 166 mkoa da, mendebaldeko muturrean, ia Arrueta-Sarrikotarekiko mugan. Baxuena Biduzeren ertzean, udalerri izan zenaren iparraldean, 18 bat mtan.
Udalerri gisa ageri den errolden artean[3] lehenean (1820koa)) 199 biztanle zituen. 1921ekoan 97 zituen.
1968an 17 etxe zituen.
Iparralderantz doan errepide lokala berehala Biduze zeharkatuta Burguen sartzen da; bien arteko zubiari "Erreitikoa" deitzen zaio; hauxe da Bidaxune eskualde eta kantonamendu bururako bideetako bat, Akamarretik pasatzen dena. Hegoalderantz beste errepide lokal batek eramaten gaitu Amikuzera, Labetzera hain zuzen. Mendebalderantz D 310 jarraiki Sarrikotara hel daiteke eta hortik ere, besteak beste, Bidaxunerantz jo, Amikuzeko oihana zeharkatuz.
Agaramonteko leinuaren jatorriaren lekua, Erdi Aroan Biduzez bestaldera eraikitako Burgueren "hiri berria" (vièla nava).
XVI. mendean "aitonen semeen" etxe hauek aipatzen dira dokumentazioan: Salanoa, Etxeberria, Ipuztegia, Zabaltza, Iriondoa, Elgea eta Iriartea. Ikusten denez, geroago okzitanieraren eremu linguistikoan egongo zen honetan toponimia euskalduna arrunta zen.
1973 arte udalerri propioa izan zuen. Urte horretan beste bi auzo-herrirekin Burgue-Erango-Erreiti izenekoa osatu zuen. Honek, ordea, ez zuen luze iraun eta 1977an Erango bereizi eta gainontzeko biek egungo Burgue-Erreiti eratu zuten.
Herriko jaia uztailean izaten da, Donejakuerekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.