Labetze
Nafarroa Behereko udalerri ohia From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Behereko udalerri ohia From Wikipedia, the free encyclopedia
Labetze Labetze-Bizkai udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Bizkai gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Labetze | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Udalerria | Labetze-Bizkai |
Herritarra | labeztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°23′06″N 1°03′23″W |
Herritarrei "labeztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 38 km daude.
Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Labedz (1120an Okzitaniako Sòrdako kartularioan, 1134an), Sanctus Martinus de Lavez (1160an), Lavetz (1268an), Lavez (1304 eta 1309an), Lavetç (1350ean), Labetz (1316, 1413 eta 1472an Bastidaxarreko notarioen idazkietan) eta Labez (1513ko Iruñeko dokumentazioan). Arlo hori landu dutenek[1] , Jean-Baptiste Orpustanek bereziki, dio erroa "labe" eta zehatzago "galtzina-labe" zentzuarekin izan daitekeela, bestela "arragoa" esanahia duen hitza ere izan daitekeela.
Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago. Herriaren mugak hauexek dira: Biduzeren ezkerribarrean, iparraldean Bizkai udalkidea; mendebaldean, Minhurrieta errekak mugatuta, Martxuetako lurrak; hegoaldean, herria oso hurbil geratzen ez bada ere, Altzümartakoak; ekialdean, berriz, Sallarteko errekak udal-marra markatzen duela, Gabadikoak, herri honetatik iparralderantz dagoen "Izallibarre" auzoa hain zuzen ere. Biduze zeharkatu eta ipar-ekialdera jota Ilharren gaude.
Aipatu herri guztiak amikuztarrak dira.
Altuera apaleko lurrak dira baina etengabeko gorabeherak daude. Herria bera 50 bat metrotan dago eta gehienezkoa (122 hain justu) Altzümartarekiko mugetan aurkitzen da.
1695eko erroldan 75 etxerekin ageri zaigu.
Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 342 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko 1836ekoan 399. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Labetze-Bizkai.
D 11 (Donapaleu-Bidaxune) departamendu mailako errepidean Altzümarta pasatuta D 646 izenekoa ateratzen da, herriraino heltzen dena. D 11tik beretik, Martxuetan D 246 abiatzen da; Bizkairako gurutzean (D 321 errepidea ezkerrerantz jotzen duena) hegoaldera joan eta herritik pasa ostean, Biduze zeharkatu eta berriro iparralderako norabidea hartuta Ilharrera eramaten gaitu. Bada beste errepiderik, zenbait auzotara edota Gabadira joateko.
Herri honetako jaunek historian Nafarroako erregeen aurrean ospe ona izan dute[2]; Bertrand de Sorhaburu (1412ko herriko jauna), Bertranet de Labets (1414an erregearen zerbitzari zena), Ogerot de Labets (1417an), Arnauton de Labets (1419-1423), Sancho Arnaud de Labets... aipatuak ageri dira idazki ofizialetan. Etxauztarrak Baigorriko bizkonteak ere Labetzeko jaunak izan ziren.
1841 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Bizkairekin fusionatu zen; harrezkero Labetze-Bizkaiko udalburua da.
Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.