From Wikipedia, the free encyclopedia
Erloju molekularra espezieen arteko dibergentzia kalkulatzeko metodoa da. Erloju molekularraren arabera edozein makromolarentzat (DNA- edo proteina-sekuentzia) eboluzio-tasa gutxi gorabehera konstantea da denboran leinu ebolutibo guztian zehar. [4] [5]
Erloju molekular terminoa Emile Zuckerkand eta Linus Pauling zientzialariek erabili zuten. 1962an leinu ezberdinen hemoglobinen arteko aminoazido sekuentzien desberdintasunak fosiletatik ondorioztatutako eboluzio-tasarekin erlazionatuta zegoela konturatu ziren. Baieztapen honetatik abiatuz, edozein proteina espezifikoren eboluzio-tasa leinu osoan zehar konstante mantentzen zela baieztatu zuten.
Allan Wilsonek eta Vincent Sarichek beraien [2] eta Kimuraren [1] lanetatik abiatuz, DNAren erreplikazioan ematen diren berezko akatsek mutazioak eragiten zutela eta mutazio hauek eboluzio molekularra gidatzen dutela argitaratu zuten. Horretarako, erregistro fosiletik abiatuz espeziazioa ezaguna zuten espezie biziak erabili zituzten.
Gerora, eboluzio molekularraren garapenarekin, demostratu zen eboluzio-tasa ez dela leinu guztian zehar konstantea. Hortaz, hasierako hipotesia hankaz gora bota zen. Hala ere, hipotesia ontzat asumitu ezin den arren, erloju-molekularra hainbat kasutan funtzionatzen duela jakina da.
[1] Kimura. 1968. Evolutionary Rate at the Molecular Level. Nature, 217: 624-626.
[2] Sarich eta Wilson. 1967. Immunological time scale for hominid evolution. Science, 158: 1200-1203.
[3] Welch eta Brohman. 2005. Molecular dating when rates vary. Trends in Ecology and Evolution, 20: 320–327.
[4] Zuckerkandl. eta Pauling. 1962. Molecular disease, evolution, and genetic heterogeneity. Horizons in Biochemistry, 189–225.
[5] Zuckerkandl eta Pauling. 1965. Evolutionary divergence and convergence in proteins. Academic Press, 97–166.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.