Remove ads
Euskal Herriko mendilerroa From Wikipedia, the free encyclopedia
Entziako mendilerroa Arabako ipar-ekialdearen bazterrean dago kokatuta, Nafarroako mugan bertan eta Gipuzkoa ere hurbil daukana.
Entzia mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Ballo |
Garaiera | 1.197 m |
Mota | mendilerro |
Azalera | 4.991 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′43″N 2°17′03″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Iturrieta-Entzia izena ere hartzen du mendi-sistema honek.
4.991 hektareako azalera hartzen du barne.
Zadorra ibaia bertan jaiotzen da.
Mugakide hauek ditu inguru natural honek: Iparraldean Asparrena eta hegoaldean Harana eta Arraia-Maeztu udalerri arabarrak, ekialdean Urbasako mendilerroa eta mendebaldean Dulantzi Arabako udalerria.
Iparraldeko muturrean hasita, ekialdetik mendebaldera Legunbe (1.129 m), Bigate (1.125 m), Belleku (1.055 m), Surbe (1.155 m), Mirutegi (1.166 m) eta Ballo (1.197 m) tontorrak ditugu, eta hegoalderago Peña Roja (1.067 m) eta Lazkueta (1.124 m) daude, Andoin, Durruma eta Bikuña herriak abiapuntuak direlarik.
Bestela, Opakuako mendateatik mendebalderantz Arrigorrista (1.151 m) dago, eta hegoalderantz, Aitzluze (1.049 m), Kontrastarregaina (1.072 m) eta Murube (1.134 m).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.