From Wikipedia, the free encyclopedia
San Eneko Oñakoa (latinez: Enecus, Ennecus, gaztelaniaz: San Enecón, San Íñigo, ? - 1057ko ekainaren 1) Oñako San Salvador abadiako beneditar abadea izan zen.[1] 1259an kanonizatu zuen Alexandro IV.a Aita Santuak eta haren eguna ekainaren 1an ospatzen du Eliza Katolikoak.[2]. Calatayudeko zaindaria da[3].
Eneko Oñakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Calatayud, ? | ||||||
Heriotza | San Salvador monasterioa, 1057ko ekainaren 1 (67/68 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | Mozarabiera latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Anakoreta eta apaiz katolikoa | ||||||
Santutegia | |||||||
Ekainaren 1 | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Erlijio-ordena | Beneditar Cluny ordena |
Eneko Calatayuden jaiotako mozarabiarra izan zen[2]. Gaztetan San Juan de la Peña monasterioan sartu zen. Apaiz bilakatu zenean, anakoreta moduan bizi zen jaioterri inguruko mendietan Tobeden. Hala ere, bere bertuteak zabaldu eta Antso Nagusia bere bila joan zen San Salvador monasterioan abade izateko. Bere abadealdian, Oñako San Salvador abadiak jurisdikzioa beregaina lortu zuen 1046an. 1052an Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa sagaratu zuen. Antso Nagusiaren kontseilaria izan zen eta baita Gartzia Santxez bere semearen aitor-entzulea ere. Atapuercako guduan azkena zauritu zutenean, gaixoen oliadura eman zion.[2][4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.