From Wikipedia, the free encyclopedia
Emma Castelnuovo (1913ko abenduaren 12a - 2014ko apirilaren 13a) italiar matematikaria eta pedagogoa izan zen.
Emma Castelnuovo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1913ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1913ko abenduaren 12a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2014ko apirilaren 13a) |
Heriotza | Erroma, 2014ko apirilaren 13a (100 urte) |
Familia | |
Aita | Guido Castelnuovo |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Erromako La Sapienza Unibertsitatea 1936) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta matematikaria |
Lantokia(k) | Erroma |
Enplegatzailea(k) | Liceo Torquato Tasso (en) (1945 - 1979) |
Jasotako sariak | ikusi
|
1936an lizentziatu zen Erromako Unibertsitatean, eta bibliotekari gisa hasi zen Matematika Institutuan. Juduen ondorengoa, 1938 eta 1943 bitartean, naziengandik babesteko aterpea hartu behar izan zuen lagunen etxeetan, ospitaletan edo erlijio erakundeetan. Gerra ostean, Torquato Tasso Erdi Mailako ikastetxera itzuli zen 1979 arte. [1] Bere asmoa matematikaren edertasuna helaraztea zen ikasleei, beren kabuz pentsa zezaten eta sortzaileak izan zitezen. [2]
1946an " Il metodo intuitivo per insegnare la Geometria nel Primo Ciclo della Scuola Secondaria " artikulua argitaratu zuen, ondoren, Geometria intiutivia (1949) liburuan garatuko zituen ideiak adierazi zituena. Lehen edizioaren hitzaurrea bere planteamenduen gaurkotasuna adierazten du: [3]
« | Geometria Intuitiboaren ikastaroaren helburu nagusia, teknika, arte eta naturari buruzko gertakarien behaketaren bidez, ikasleak irudi geometrikoen funtsezko propietateekiko interesa piztea da, eta, horrekin batera, ikerketarekiko gustua eta gogoa. Zapore hori ezin da sortu, nik uste, sormen lanean parte hartzera bultzatzen ez bada. 11 eta 14 urte bitarteko haurrek duten jakin-min natural eta instintiboa bultzatu behar da, egia matematikoen deskubrimenduan lagunduz, euren kabuz egin izanaren ideia transmitituz eta, pixkanaka, arrazoibide logiko baten beharra sentituz. | » |
2009ko martxoaren 10ean, Italiako Errepublikako Merezimenduen Ordenako Ofizial Nagusiaren ohorea jaso zuen bere lanarekiko zaletasun eta konpromisoagatik. [1] Matematika-Heziketako Nazioarteko Batzordeak (ICMI) erabaki zuen Emma Castelnuovo Saria sortzea matematikako irakaskuntzan eta bereziki geometria euklidearreko alderdi pedagogiko berritzailea aintzat hartzeko. [4]
Matematikako hezkuntzan ekarpen garrantzitsuak egin ditu. Liburu hauek argitaratu ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.