Elorrietako punpatze etxea eta Getxoko malakateak Bilbo eta Getxo artean eraikitako estolderia azpiegitura da, XX. mendearen hasieran funtzionamenduan egon zena. Euskal Herriaren industrializazioarekin batera Bilbok izan zuen hazkuntza dela eta sortutako estolderia modernoaren adibidea da, hiriak bizi zuen kolera epidemiaren ostean eraikia[1]. 2022tik Eusko Jaurlaritzak eraikitako ondare aitorpena eskaini zion[2]. Eraikinaren babesak bi eremu ditu: alde batetik Elorrietan dagoen punpatze etxea eta bere inguruko eraikinak; bestetik, Getxon estolderiaren aireztapena errazteko eraikitako malakateak.
Elorrietako punpatze etxea eta Getxoko malakateak | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo eta Bilbo |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1903 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Recaredo Uhagon Bedia |
Ondarea | |
EJren ondarea | 460 |
Historia
Bilboko hedapen demografiko azkarrak, bereziki XIX. mendearen amaieran industrializazioak eta meatzaritzak sortua, arazo larriak ekarri zituen estolderian[1]. Bilbon Ibaizabalera isurtzen ziren hondakin-urak, osasun publikoaren gainbehera handiarekin.
1880ko hamarkadatik aurrera hainbat proiektu garatu ziren egoera konpontzeko. Ernesto Hoffmeyer ingeniariak Ollarganen zegoen San Cristobal uhartean ura jaso eta biltegi batera bidaltzeko sistema garatu zuen[3]. Londresko 1854ko koleraldiaren ostean, John Snowek aurkitu zuen estolderiako ura eta edateko ura nahastea zela koleraren jatorria[4]. 1885ean kolera izurritea izan zen Espainian, nahiz eta Bilbon ez dirudien eragin handirik izan zuenik. Hala ere, 1891n lehiaketa publikoa egin zen ur zikinak itsasadarretik kendu eta, zuzenean, Kantauri itsasoan isurtzeko. Lehiaketa horren proiektu irabazlea Recaredo de Uhagón bide-ingeniariak aurkeztutakoa izan zen, «Mens sana in corpore sano» lelopean. Obren ardatza 1895ean hasi eta 1903an amaitu zen, zortzi urte geroago, eta udalerriari 5.453.711 pezeta ordaindu zitzaizkion, zifra altua garai horretarako[1][5].
Egindako proiektuan, putzu beltzak erabat ezabatu ziren eta dagoen saneamendu-sarea euri-urak husteko soilik kontserbatu zen, eta horiek zuzenean itsasadarrera isuriko ziren. Horrela, eraikitako sare berriak ur zikinak soilik bilduko lituzke, eta beharrezko sekzioak murriztu egingo lirateke. Hiru kolektore egin ziren, bi ibaiertzean, eta bat eskuinaldean. San Frantziskotik eta Atxuritik abiatuta, Mesedeetatik eta Deustutik itsasadarra gurutzatzen zuten sifoi batekin eta San Inazioko Elorrietara eramaten ziren. Elorrietan 12.000 m3 zituen biltegi batean gordetzen ziren[1]. Bertatik Getxoko Galea lurmuturreraino eramaten ziren. Udalerri honetan, eraikuntzaren azken zatian, aireztapen sistema bat eraiki zen, hoditeria errebisatu behar izatekotan jaitsi ahal izateko. Eraikuntza horiei malakate deritze, eta gaur egun bost kontserbatzen dira.
Tunela
Urek 0,60 m-ko diametroa eta 10.000 m-ko luzera duen hormigoi armatuzko hodi baten bidez egiten zuen bidaia. Hodiak itsasadarraren eskuinaldea zeharkatzen zuen, trenbidearen trazadurarekiko paraleloan, eta azken zatian Gobelaren arroari jarraitzen zion. Hodi bisitagarri horrek 2.759 metro zituen[1], Tunel Boka deitzen den itsas-mailako zulo bateraino.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.