From Wikipedia, the free encyclopedia
Putzu beltza[1] estolderiarik ez dagoen tokietan (baserrietan, adibidez) hondakin-urak jasotzeko eta metatzeko lurpeko zulo itxia da, hondakinen deskonposizio anaerobioa gertatzen dena eta hondotik likidoa lurpera iragazten dena.[2]
Putzu beltz | |
---|---|
eraikuntzako elementua eta Tankea | |
XIX. mendetik aurrera, hainbat herrialdetako ingurumen-legediek mugak ezarri zizkioten putzu beltzak eraikitzeari. Estolderiarik gabeko eremuetan baino ez zen erabili; kasu horietan, hobi septiko bat eraiki behar da, ur beltzak hartzen dituena, eta bertan hondakinak tratatu eta materia solidoa dekantatzen da. Hobi septikotik materia solido gutxiko urak ateratzen dira, putzu itsuan amaitzen direnak.[3]
Hobi septikoa, putzu itsua ez bezala, material iragazgaitzez egina dago eta aldian-aldian hustu behar da.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.